2011/12/31

2011-12-31

Atzo Olatzek korreo bat bidali dit. Aurreko sarrerak ikusita, antza lagun bat dauka oso blog polita duena gai honi buruz.

Egia da. Aztertu ondoren hemen daukazue atalez atal blog honen edukia:

Bloga: orokorra.

Nola egin duen bere behatokia.

Nebulosak. Oso oso polita

Kumuloak.

Galaxiak. Oso polita ere bai.

Baita biografia batzuk ere badaude.

2011/12/29

2011-12-29

Hartz Handia da beste konstelazio baten izena. Antzinaroan izarrak marren bitartez lotzen zituzten eta marrazki antzekoak imajinatzen zuten.

Esango didazue ez duela hartz baten antza.
Beste batzuk "lapikoa"  deitzen diote. Orain bai?

Orain abenduan ia iparraldean ikus daiteke.
Izenak izarrenak dira.
Beheko argazkiak hartza ere irudikatu dute.
Zelako imajinazioa Antzinaroko jendearena ezta?

Ikusten baduzue zeruan idatz ezazue komentarioren bat.

Izarren arteko marrak ez daude, noski.

2011/12/28

2011-12-28

http://www.stellarium.org/es/
Azken egun hauek Galizian pasatu ditut. Gogoratzen duzue zein herritan? Andreak erakutsi zigun herritan: Palas de Rei (Lugon dago).
Izugarri hotz handia egiten zuen, baina zeruan hodeirik ez. Portugaleten ez bezala, farola gutxi daude eta gauean zerua oso ondo ikusten da. Hori dela eta, izarrak ikusteko aprobetxatu dut. Argazkian Orion konstelazioa duzue.
Beste egun batean beste konstelazio batzuk deskribatuko dizkizuet.
Orion aurkitzeko orain abenduan ekialdera begiratu behar duzue. Nahiko baju dago. Oso errez ikusten dira elkarrekin dauden hiru izar. Gero besteak.
Oso polita da izarrak ezagutzea.
Eskolara bueltatzean izarren kokapena ezagutzeko programa bat erakutsiko dizuet.
Dohanik da eta STELLARIUM du izena.
Hemen jeitsi daiteke eta instalatu behar da. Egin nahi baduzue baimena eskatu edo laguntza gurasoei.

2011/12/23

2011-12-23

Egun zoragarria izan da!!!
Gertaera batzuk ordea ez dira izan oso onak: Ane eta Marta gaixorik egon dira, Haizeak mina hartu du Andrea gainean erori zaionean, Enekoren txapela frontoian eskegi dute, Aketza haserre egon da...

Uf, Haizea zuzendaritzara eraman dut eta besteak Santa Klaran harrapatu ditut. Hortik aurrera gertaera txarrik ez.

"Lagun ikusezina" egin dugu eta nik uste dut gehiagotan egingo dugula. Izugarri ondo pasatu dut, nik behintzat. Hori bai. Zin egiten dut hurrengoan ez dudala galdetuko nor tokatu zaien ikasleei, ez jakiteko nire zenbakia nork duen.

Aurten oso nabarmena da argazkiak ikustean, argazkilaria 5. mailako tutorea dela. Espero dut beste maisu/andereñoen argazkiak lortzea PICASAN jartzeko gure bildumarekin batera. Baina hori urtarrilean izango da.

Hemen daude gureak.

2011/12/21

2011-12-21

San Tomas Eguna. Entzun dut Bilbo jendez beteta dagoela. Feria gainezka dagoela nahiz eta euria egin.
Ba ez dakizue zein ondo egon garen PINen.
Hasieran pentsatu genuen - autobus asko zeuden - beteta egongo zela, baina oso ondo egon gara.
Gehien gustatu zaiguna batzuoi "Revolution" izan da.
Beno nik begiratu baino ez dut egin.
Laugarren mailako neska batek negar egiten zuen bere lehengusua ikustean, beldur zelako, baina gero nire sorpresarako bera zegoen hor buruz behera pozik.
Beitu argazki batzuk.

2011/12/20

2011-12-20

Eta Bihar PINera !!!
Dena prest. Espero dut ondo pasatuko dugula.
9:00etan eskolara joan, bokatak eskuratu, autobusera joan eta ondo pasatzera goiz osoa.
3:00ak inguru berriro eskolatik pasatuko gara eta ia ia oporretan egongo gara.
Azken finean 2 egun gehiago oso gutxi da.

2011/12/10

2011-12-10

Nire gelako ikasle batzuk askotan idazten dute blogean, gehienetan beharrezkoa izan gabe.

Uste dut horrek sari bat merezi duela. Horregatik askotan idazten dutenei nota igoko diet, Euskara arloan Euskaraz idazten dugulako.

Hemen utziko dizuet dokumentu bat non agertzen diren sarituak.

Badakit batzuk ez daukazuela internet, baina horregatik uste dut ez dudala utzi behar saririk gabe merezi dutenak. Zuentzat pentsatuko dut alternatiba bat saridunak izateko ere bai.

2011/12/06

2011-12-06

Aurkikuntza ederra gaurkoa. Esperimentatzeko beheko artikuluari jarri diot. Seguru nago nire ikasleei gustatuko zaiela.
Bilboko kongresura joan nintzenean ikasi nuen egiten. Denbora daukagunean ikasiko dugu eskolan egiten eta horrela egindako ipuinei eta idazkiei ahotsa jarri ahal izango diegu.
Pentsatu dut Euskara autoebaluaketan puntu gehiago dutenek merezi dutela lehenengoak izatea. Hauxe izango da haien saria.
Asteazkenean, mate kontrola egin eta gero, autobiografiak ikusiko ditugu. Errekreoan, euria egiten badu, agian..

2011/11/30

2011-11-30


Hau izan da nire oparirik onena gaur. Hor behean daukazue!! Eta gutxi balitz, eskuinaldean ikusi dezakezue beste bat.
Bilbon egon naiz goiz osoa, Zubeldian nola egiten dugun lan erakusten. Oso, baina oso urduri egon naiz. Batez ere hasieran. Gero lasaiago.
Geroago enteratu naiz nire ikasleak egon direla ikusten nire hitzaldia eskolatik.
Eskerrak ez nekiela! bestela urduriago jarriko nintzatekeen!!
Hasieran esan dudan bezala gehien gustatu zaidana izan da eskolara bueltatu naizenean egindako harrera.
Nola zegoen arbela!!
Espero dut oraingo honetan garbitzaileak ez ezabatzea, bestela ...
Beitu zein arbel ederra!!


2011/11/26

2011-11-25

Museo eta ibilbide eguna. Ez du euririk egin! uf! eskerrak!

Umeen iritziz oso interesgarria izan da. Batez ere museoan ikusitakoa. Jokoan zegoen datorren hilean PINeko irteera eta froga gainditu dugu.

Nota jarri behar banu, taldeari "ondo" jarriko nioke. Banan banan nota jarrita behintzat 2 pertsona, edo 3 "gutxi" aterako lukete. Baina tira, Martarenak zigortuta geratzen badira joan gabe, beraiekin utzi ditzaket. Ikusiko dugu Martarenak libratzen diren ala ez.

Zorionak gelako gehiengoari bere portaera eta museoan jarritako arretagatik. Museoan zur eta lur geratu omen dira "nomadismo" eta "sedentarismo" aipatzerakoan, nola Unai eta beste batzuk oso ondo erantzun zuten. Gora Zubeldia eta zubeldiatarrok!!!

Nire aldetik, esan behar dut argazki gutxi atera ditudala, batez ere bigarren taldearekin. Hurrengoan hobeto egiten saiatuko naiz.

2011/11/24

2011-11-24

Bihar Arkeologi-museora joango gara. Gainera Bilboko alde zaharratik ibiliko gara. Gelan plano bat nola aztertzen den ikasi dugu. Lehenengoz jakin behar dugu non gauden kalearen izena begiratuz, gero planoa giratu behar dugu iparorratzaren laguntzaz.
Metroko planoa ere ikusi dugu. Kalkulaten dugu 20 minutu inguru beharko dugula ailegatzeko.
Zoritxarrez gelakoak ez gara guztiok batera sartuko museoan. Txarrago ni, ez bait naiz sartuko beharrezkoa delako kalean geratzea. Nire umeak beste andereñoekin sartuko dira.
Nirekin daudenak Bilbo Zaharreko 7 kaleak, Unamunoren etxea, Plaza Berria, bertan dagoen "Euskaltzandia, Santiago katedrala, eta beste leku batzuk bisitatuko ditugu.
Unamunoren etxea
Espero dut guztiok ondo portatzea ondorengo hilabetetan leku gehiagotara joan ahal izateko.

2011/11/20

2011-11-20

Eskolara joan naiz. Baina ez betiko orduan. Beranduago izan da. Dena aldatuta dago. Ez dut ulertzen: amets bat izan daiteke.
Non daude umeak? Non daude nire ikasleak?
Eskola ere ezberdina da. Txikiagoa itsusiagoa. Beste irakasleak ere joan dira, edo ez dira etorri.
Non dago nire gela?
Bai seguru. Amesten ari naiz.
Edozein gelatara sartuko naiz...
Teacherrena izan daiteke. Izan ere Teacherren gelan  dagoen antzeko tramankulua bait dago. Baina gaur ez dago debekatuta sartzea. Jendea sartzen da, paper batzuk hartu eta gero hor dauden bi kutxa gardenetan sartzen ditu.
Ze arraro. Teacher ez dago. Bere mahaian "andereño batzuk" daude.
Ez da ametsa, esnatu Angel. Igandea da. Zure herriko eskolan zaude!!!
Hauteskunde eguna da!!! Eman zure botoa eta amaitu egunerokoa!!!

2011/11/17

2011-11-17

Kontsumo jasangarriaren Eguna Zubeldian. Egun batzuk daramatzagu mural bat prestatzen. 5. eta 6. mailakook hartzen dugu parte. Material gehiena birziklatua da: kartoia, plastikoa aluminioa eta papera.
Ikusten duzuena ez dago oraindik amaituta. Murala inguratuz, gela bakoitzak sinatu duen hitzarmena dago. Gureak sei konpromiso dauka.

2011/11/06

2011-11-05

Exponatur BECen dago, baina bakarrik asteburu honetan. Naturako abenturak gustatzen bazaizkizu arratsalde ederra pasatu dezakezu. Gainera eguraldi kaxkar honekin hobeto barruko ekintzak.
Ponyak zeuden, eskalada egiteko 2 aukera: bat harrietan eta beste bat izotzetan. Beno ez zen izotza ezta harria ere ez, baina esperimentatzeko ondo zegoen. Eskia egiteko bazegoen makina bat eta ematen zuen eski egiten ari zinela. Monitore bat zegoen laguntzeko eta eskiak eta hankak modu egokian ipintzen laguntzen zuen.
Bizikletak ere bazeuden, zirkuitoak egin ahal izateko. Beste leku batean hockey egin ahal zen, bizikletaz.
Ailegatu nintzenean bizikros lasterketa bat zegoen BEC osotik, eskaileretatik eta guzti.

2011/10/30

2011-10-30

San Felices de Castilleria Palentziako iparraldean dago. Hor pasatu dut asteburua. Portugaletetik 220 km-tara dago eta 2 ordu eta erdi behar dira hara ailegatzeko. Oso altu dagoenez hemen baino hotz handiagoa egiten du. Argazki batzuk atera ditut. Batean elurra ikusten da iadanik mendi baten tontorrean. Sagarrondo batean sagarrak zeuden oraindik. Beste batean ilargia ikusten da - beno, bakarrik zati txiki bat - D itxura duenez, handitzen ari dela esan nahi du. Animalia batzuk ere ikusi ditut: katama bere katakumeak, behiak eta sugandila bat. Ibai ondoan errota ikusi dut. Uraren indarra aprobetxatuz antzinean garia birrindu egiten zen.
Ezetz jakin zen den kanpain dorrearen gainean dagoena!!!
Baldin badakizue idatzi komentario bat hemen azpian. Etxean galdetu dezakezu.Seguru amak edo aitak soluzioa emango dizula.

2011/10/25

2011-10-25

Duela 10 urte txiki-txikia zen. Askoz txikiagoa, jaio berria. Esaten badiogu azkar kalkulatzeko zenbat hilabete, egun edo zenbat ordu dituen seguru 2 minututan erantzun zuzena esango digu - MATEMATIKARI  aparta baita.
Antza denez nahiago du ahal bada, neska baten ondoan egotea. Momentuz lortu du, baina lorpenak mantendu behar dira lana eta portaeraren bitartez. Josurekin ez daukat zalantzarik  ondo portatzen delako. Dena dela mutil guztiekin ondo baino hobeto konpontzen da.
2. mailan zegoela ezagutu nuen Martak berari buruzko gertaerak kontatzen zizkdalako. Egun komikari puntu maitagarria mantentzen du.
Laburbilduz, pertsona aparta.
Horrela jarraitu, Josu, ez aldatu. Maite zaitugu eta!!!

A!, apropos..... ZORIONAK eta urte askotarako.

2011/10/19

2011-10-19

Yaizak txiste bat kontatu dit:
Ezetz jakin zergatik Jack Sparrow kapitainak erosi duen 500 kilo irin?

Erantzuna jakinez gero komentarioetan ipini. Bestela segi irakurtzen.

Erantzuna jakin nahi duenak baditu bi medio:
a) Yaizari galdetu.
b) Komentarioak irakurri eta norbaitek bera baino lehen idatzi badu erantzuna, hor topatuko du.

2011/10/18

2011-10-18

Haizea gaixorik etorri da eskolara. Errekreo arte txarto sentitu da. Oka egin ondoren hobetzen hasi da. Goizeko azken saioan beti bezala zegoen. Arratsaldez txiripaz libratu da zigor batez. Berriro da gure Haizea!!! Inoiz isilik ikusten baduzue, ez da seinale ona. Bihar ea ondo ikasi duen Inguru. Seguru baietz.

2011/10/17

2011-10-17

Astelehena izan arren, ordenagailuak atera ditugu. Hemendik aurrera beti izango da horrela. Violetak ostegun arratsaldez Nerearekin joan behar du eta kontua da geratuko zela ordenadoreak ia ia erabili gabe.
Beste gelakoek esaten digute oso mutur gogorra daukagula, guk arratsalde oso bat ematen dugula ordenadoreekin eta beraiek saio bat baino ez.
Honek esan nahi du gero guk denbora hobeto aprobetxatu beharko dugula. Ezta?

2011/10/13

2011-10-13

Iturkina naiz! baina a zein iturkin makala. Komunatik ura zerion. Ur apurtxo bat. Konpontzen saiatu naizenean ur mordo bat ateratzen hasi da.
A zein urduri aldia!!! Komuneko pieza bat konpondu beharrean gehiago apurtu dut.
Dendara joan behar izan dut, berria erosi eta ipini.
Hobe maisua izaten jarraitzen badut. Iturkin moduan, jai daukat!!

2011/10/10

2011-10-10

Arratsaldean beste herri bat bisitatu genuen: Orbaneja del Castillo. Herri hau harkaitzez inguraturik dago. Haietako bi musuka ari diren 2 gamelu dirudite.
Oso polita da bere ibaia. Urdina edo berdezka dirudi.
Argazki gehiago ikusi nahi baduzue hemen daude!!!

2011-10-10

Bide batetik nihoala suge bat ikusi nuen. Argazkia atera nion eta gero bakoitzak jarraitu genion gure bideari.
Oso tripa lodia zeukan (atzealdean). Horrek esan nahi du zerbait osorik irentsi duela.

2011-10-10

Herria amildegi batez inguratuta dago. Lehen (Erdi Aroan eta Aro Modernoan) goian zegoen herria.Oso ondo defendatzeko, baina ez zegoen urarik.

Orduan XX. mendean erabaki zuten behean herri berria egitea eta goikoa utzi zuten. Orain abandonatuta dago.

2011-10-10

Valdelateja Musulmanek konkistatu zuten (Erdi Aroan), baina bertako jendea ondo zekien defendatzen. Harkaitzak prestatzen zituzten eta amildegitik botazen zizkioten.
Esaten da herriko 2 emakume (Centola eta Elena izenekoak) hil zituztela burua moztuz eta gero kristauek santu izendatu zituzten. Orain baseliza bat daukate haien oroimenez.

2011/10/09

2011-10-09

Udazkena: Gaur egiaztatu dut udazkena heldu dela.
Valdelateja Burgosko herri txiki-txikia da. Han pasatu dut eguna. Hostoak erortzen ari dira, eta hainbat fruitu lehor eta ez lehor hartu dut.
Bihar eskolara eramango ditut dastatu ahal izateko eta bide batez hainbat bitxikeria ikasi ahal izateko.
Hurrengo egunetan, berriz,  herri honetan Erdi Aroan gertatutako hainbat abentura kontatuko dizuet.

2011/10/05

2011-10-05

Tailerren lehenengo eguna!
Oso arratsalde ezberdina izan da. Umeak beste gela batera joan dira, ikaskide berriekin: batzuk 5. mailakoak, 6. mailakoak besteak.
Mota guztietako tailerrak: sukaldea, margoketa, ortua, matematika dibertigarriak, karaokea eta papiroflexia.
Lau t´erdiak inguru usain ederra zegoen. Gora asteazkenak!!

2011/10/01

2011-10-01

EGUN BAT NOJAN
Uda dirudi eta urrian gaude dagoeneko! Atzo ahaztu zitzaidan ordutegi berrian banatzea nire ikasleen artean. Oso txintxoak direnez, gogoratu zidaten batzuk iadanik eskaileretatik zihoazela, datorren astelehenean arratsaldez eskola egongo dela.
Orain ordutegi berria interneten jarri dut.
Espero dut hondartzara joatea eta agian, ura hotzegi ez badago, bainua hartzea. "Pilak" kargatu behar dira gero lana gogo handiz egin ahal izateko.
Haiei esan diet, baina hemen nire blogean ere argi utzi nahi dut OSO POZIK nagoela nire ikasleekin. Ia beti oso ondo portatzen dira, eta badakit gero eta hobeto egingo dutela.
Astelehenean Mate kontrola badakit ondo aterako dela. Esan diet "nire nota" ona izan behar duela, denon artean egiten dutelako.

2011/09/17

2011-09-16

Futbola gustatzen zait, horregatik arratsalean Zuazo futbol taldea entrenatzen ikustera joan naiz. Oraindik denboraldia ez da hasi. Jokalariak forma hartzen ari dira oraindik. Gauean fikziozko filmea ikusi dut, baina ez zait gustatu. Fantasia gehiegi zuen, ez zen sinesgarria.

2011/09/15

2011-09-15

Euskara liburua hasi gara. Hau kasualitatea: gaia "Egunerokoa" da. Bi eguneroko irakurri dugu. Lehenengoan mutil bat neska batekin maiteminduta omen zegoen. Bestean neska bat harrituta zegoen bere aurrean gorri gorri jartzen mutil batekin. Ezetz asmatu....
Ez dakit nik nire gelan halako istorioak gertatzen diren. Oso kuxkuxeroa naizenez, enteratuko naiz.
Geroago eta portatilekin hasi baino lehen Arkeologiari buruzko bideoa ikusi dugu.

2011/09/14

2011-09-14

Oso denbora gutxitan egon gara elkarrekin. Nire ikasleak Ingelesa eta Musika izan dute.Hori bai, bueltatu direnean Euskara ebaluaketa egin dugu. Haien buruari jartzen dioten nota gero eta altuagoa da. Pozten naiz. Biharko etxeko lan nahikotxo jarri diet. Seguru nago 7ko taula ondo ikasiko dutela.

2011-09-13

Azkenean Sararen bloga egin dugu.Ez dakit zergatik, baina "akatsa" ateratzen zitzaigun. Orain guztiak daude prest.
Ikasleek egunero koadernoan idazten ari direna blogera pasatu beharko dute.
Ingurune liburuarekin hasteko prest gaude, baina hori egin baino lehen Unibertsoaren sormenari buruzko bideoa hasi gara ikusten.
Zoritxarrez erdian moztu zaigu. Ea bihar ikus dezakegun!

2011/09/12

2011-09-12

Blogak egiteko, batzutan telefono mugikorra erabili behar da, zeren eta zu benetan zaren kode bat bialtzen dizu telefonora eta gero mezu batean agertzen den kodea blogean idatzi behar duzu. Ba gaur blogak esaten zigun telefono zenbaki horretatik ezin zela kode gehiago eskatu.
Agian sistemak pentsatzen zuen hackerrak ginela.
Tira, etxetik konpondu dut.
Orain blog guztiak egina dituk.

2011/09/10

2011-09-09

Istilu txikia egon da patio orduan.  Badirudi pertsona batzuk ez dakitela arazoak konpontzen hitz eginez eta jo egiten dutela. Hitza ere, batzutan ez da egokia iraina (insultoa) baldin bada. Espero dut - tartean egon direnekin hitz egin ondoren - berriro ez gertatzea. Izan gaitezen guztiok lagunak eta konpondu ditzagun gure araroak elkarrekin, ez elkarren kontra.

2011/09/08

2011-09-08

Violeta Errumaniatik etorri da. Bera eta guztiok gure egunerokoa hasi gara egiten, oraindik koadernoan. Geroago saiatuko gara blogak egiten gure "literatura" argitaratzeko, nik hemen egiten dudan bezala.
Jonek bere oporraldia kontatu digu: Toledon eta Sevillan egon da. Oso ondo azaldu digu gida turistikoa balitz bezala hiri bakoitzeko monumentu famatuenak, nola eta nondik bidaiatu da...
Esperimentu bat eginez, lortu dugu Jonen bloga egitea, hori bai, oraindik ez du ezer ez idatzi.

2011/09/07

2011-09-07

Umeentzat eskola lehenengo eguna izan da. Pena, zeren eta 3 ikasle ez dira etorri eta nire ustez egun polita izan da guztiontzat:
Oporrak elkarri kontatzen hasi gara, hainbat gauza planifikatu dugu, arbela digitala eta portatilak erabili ditugu eta gauza gehiago.
Espero dugu bihar Yaiza etortzea eta horrela bakarrik Violeta eta Mikel faltako dira.

2011/09/06

2011-09-06

Eskola hastear dago.
Gela txukundu arren, oraindik ikasleen laguntza behar izango dut politagoa egoteko. Ea denon artean ideiak eskuratzen ditugun hobeto apainteko.

Bihar arte lagunok

2011/09/04

2011-09-04

Etxean nago. 3 egun barru nire ikasleekin elkartuko naiz eta oso ondo pasatu dudanez oporretan, nire oporren abentura kontatu nahi diet.
Egindako argazkiak eta eskuratu dudan informazioa batzen ari naiz umeei kontatzeko.
Material osoa aurkezpen batean daukat. 
Niri gustatu zitzaidanez, espero dut haiei ere gustatzea.

2011/09/03

2011-09-02

Nire bigarren eguna eskolan.
Gaur jakin dut pasa den ikasturtean Joxek erabili duen gela izango dela nirea.
Argitsua da eta bertatik patio zati bat ikusten da. Uste dut apaindu beharko dugula oso hutsik dagoelako.
Hori bai ordenadore guztiak prest daude erabiltzeko.
A! zenbat gauza egingo dugun!

2011-09-01

Gaur eskolara joan naiz. Nire lehen  lan-eguna izan da oporrak eta gero.
Eskolara ailegatu naizenean nire lankideak agurtu ditut gehienak ez baitut ikusi uda osoan.
Luze hitz egin ondoren, zuzendariak - Iñaki - esan digu batzartu beharko ginela zein mailatan egongo garen jakiteko.
Niri 5. maila egokitu zait, pasa den ikasturtean Esther andereñorekin egon diren umeak hain zuzen.
Oso pozik jarri naiz, guztiak ezagutzen ditudalako eta badakidalako oso ondo portatzen direla.