Borjaren bilakaera

.....eta Borja handitu zen eta Olentzeroren istorioa ikertzen jarraitu zuen.

Egun 23 urte dauka eta Olentzeroren istorioa eta Olentzeroren mundua gustatzen zaio.
Hainbeste gustatzen zaion ze Olentzero bilatzen hasi da, non bizi den, non dagoen bere etxea...

Baita topatu ere. Nik ez dakit nola.

Badirudi Olentzerok lan handia daukala umeek gero eta gehiago eskatzen dutelako.

Laguntzaileak behar omen dituela jakin duenetik Olentzeroren laguntzaile bihurtu da.

Zubeldian adibidez, Olentzerok oso denbora gutxi egon daiteke eskola asko daudelako eta aurten benetako Olentzero Lehen Hezkuntzako umeekin egon den bitartean gure Borja Haur Hezkuntzakoekin egon da.

Ondo aztertu al dituzue argazkiak? Ba ez bazarete konturatu nik esango dizuet ni proprio joan nintzela Haur Hezkuntzara esaten dudana frogatzeko argazki bat ateratzera,

Hemen daukazue:


Ahopeka esan dit inoiz seme-alabak izatekotan Olentzeroren istorioa kontatuko diela, bera oso zoriontsua izan delako txikia zen bitartean, baina ez die esango Olentzeroren laguntzailea dela.

Hori beranduago esango die. Haiek ere handiak direnean.

Nola egingo duzue zuek?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina