Borjaren teoria

Esan didate eskolan Olentzero ez dela existitzen esan zidan behin Martak 4. mailan zegoela...
baina nik ez dut sinestu Borjak bere teoria kontatu didalako - ihardetsi zuen nire alabak .

- Borja 5. mailako mutil azkarra eta filosofo ospetsua zen. Eta laster jakingo duzue zergatik. -

Hauxe da Borjaren teoria:
Borja gaur
- Begira Marta: Nire gurasoak "roña" hutsak dira. Nire gustuko gauza bat eros nahi dudan guztietan negoziatu egin beher dut haiekin. Nota onak atera, nire diruarekin lagundu, etxea garbitzen lagundu, nire anaiarekin ez borrokatu, "pilota" egin behar diet.... Eta aipatu ditudan gauza guztiak egin ondoren, batzutan eta nik esango nuke gutxitan, lortzen dut nahi dudana.

- Gurasoak. beste aldetik diru gutxi daukate, eta beti ari dira esaten ezin dutela erosi ez dakit zer, ezin izango dugula oporretan joan, ordainketa asko dituztela eta abar luze bat.

- Orduan Marta, entzun ondo: Halako guraso mota izanda... nola demontre lortu nuen gau bakar batean eta goiko torturak egin gabe iaz Olentzerok ekarri zidan bizikleta garestia, nire ametsetako patinak eta juxtu gehien nahi nuen bideojolasa?

- Marta, zuk ezaguten dituzu nire gurasoak. Nik urtero Gabonetan lortzen dudana gertatzeko Olentzero egon behar da.

Beste egun batean istorio honen jarraipena kontatuko dizuet.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina