2011/12/28

2011-12-28

http://www.stellarium.org/es/
Azken egun hauek Galizian pasatu ditut. Gogoratzen duzue zein herritan? Andreak erakutsi zigun herritan: Palas de Rei (Lugon dago).
Izugarri hotz handia egiten zuen, baina zeruan hodeirik ez. Portugaleten ez bezala, farola gutxi daude eta gauean zerua oso ondo ikusten da. Hori dela eta, izarrak ikusteko aprobetxatu dut. Argazkian Orion konstelazioa duzue.
Beste egun batean beste konstelazio batzuk deskribatuko dizkizuet.
Orion aurkitzeko orain abenduan ekialdera begiratu behar duzue. Nahiko baju dago. Oso errez ikusten dira elkarrekin dauden hiru izar. Gero besteak.
Oso polita da izarrak ezagutzea.
Eskolara bueltatzean izarren kokapena ezagutzeko programa bat erakutsiko dizuet.
Dohanik da eta STELLARIUM du izena.
Hemen jeitsi daiteke eta instalatu behar da. Egin nahi baduzue baimena eskatu edo laguntza gurasoei.

3 iruzkin:

  1. angel non egin duzu argaski ori?

    ErantzunEzabatu
  2. Argazkia internetik hartu dut. Zerua argazkiratzeko gauez argazki makina berezia behar da.

    ErantzunEzabatu
  3. ze polita angel gustatu zait espero besteak orrela egotea ain polita

    ErantzunEzabatu