2011/12/23

2011-12-23

Egun zoragarria izan da!!!
Gertaera batzuk ordea ez dira izan oso onak: Ane eta Marta gaixorik egon dira, Haizeak mina hartu du Andrea gainean erori zaionean, Enekoren txapela frontoian eskegi dute, Aketza haserre egon da...

Uf, Haizea zuzendaritzara eraman dut eta besteak Santa Klaran harrapatu ditut. Hortik aurrera gertaera txarrik ez.

"Lagun ikusezina" egin dugu eta nik uste dut gehiagotan egingo dugula. Izugarri ondo pasatu dut, nik behintzat. Hori bai. Zin egiten dut hurrengoan ez dudala galdetuko nor tokatu zaien ikasleei, ez jakiteko nire zenbakia nork duen.

Aurten oso nabarmena da argazkiak ikustean, argazkilaria 5. mailako tutorea dela. Espero dut beste maisu/andereƱoen argazkiak lortzea PICASAN jartzeko gure bildumarekin batera. Baina hori urtarrilean izango da.

Hemen daude gureak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina