2014/12/03

2014-12-3

EUSKARA EGUNA 3.A  gelan.

Egun borobila. Hasieran leloak asmatu ditugu perretxiko batean eta hosto batzuetan idazteko. Gero, abestia eta dantza praktikatu dugu eta arratsaldean, patiora atera gara jende askoren aurrean dantza egitera.

Ondo pasatu dugu!
Beitu patioan zelako borobil handiak antolatu genituen.... hor zegoen Marian andereñoa dena antolatzen. Berak esan zigun nondik sartu, non kokatu...

Txikiak pasatu ahal izateko Katrin eta Dani atearena egin zuten. Denak pasatu ondoren eskuak lotu eta zirkunferentzia berriro itxi zuten.
Ikusi ze formal jarri ginen. Zoritxarrez Marco falta zen ordu horretan. Arratsaldean bai, egon da.

2014-12-3

INGENIERITZA FORMALA.

Aurreko artikuluan motxilaz eta euritakoz egindako montajeak ikusi ditugu. Honetan berriz, gelan dugun jostailu miresgarri batez egindako "Eiffel dorrea". Arkitektoa: Marco.

Piezak imanak dira. Imajinazioa, Marcorena.

Hemen beste egun batzuetan egin eta egingo dutenak.

2014/11/13

2014-11-13

MOTXILEN KANPALEKUA

Bai, irakurtzen duzuena!!!

Jakin ezazue baten bat ingenieria aterako dela. Beitu bestela zelako eraikina egin duten eskura zeukaten materiala erabiliz.

Ez dakit maisua haserre jarriko den!


Galdetu behar diet nor izan den diseinatzailea.

2014/10/21

2014-10-21

SIMO- IFEMA.

Tal vez este artículo se salga de la tónica de los anteriores, pero me parece interesante para valientes capaces de ver más de una hora de vídeo sobre Educación.

El pasado fin de semana se celebró en Madrid, en su Feria de Muestras, un congreso de Educación donde tuve oportunidad de conocer o ver de cerca los últimos avances tecnológicos en el ámbito educativo.

Además de lo anterior asistí a una serie de charlas de gran interés unas y otras no tanto, como era de esperar.

Me permito insertaros, a los mayores, a las familias la que más me gustó, porque aunque ya conocía el tema, la conferenciante sabe conectar en todo momento con el público.

Creo que además de a nosotros los docentes, os puede interesar a vosotros y vosotras porque habla directamente de vuestros hijos e hijas.

Quizás a través de alguno de los ejemplos que expone podréis ver a vuestros hijos o incluso a vosotros mismos de pequeños. Espero que os guste. Si queréis haced comentarios.
TEMA: Inteligencias Múltiples
CONFERENCIANTE: Begoña Ibarrola


2014/09/28

2014-09-26

Oh, Oh! Uste dut nire bakteria lagun batek etsai bat jan dueela!

Bazen behin maisu bat gorputzeko organoak azaltzen ari zena....

Dena azalduta zegoenean, edo horrela zela berak pentsatzen zuenean, hau da: organoen izenak; zertarako balio zuen bakoitzak; organo zati berezien balioa azpimarratuta...

Hara non mutil azkar batek zera galdetu zion: "Maisu, ez diguzu esan non egiten diren puzkerrak".

Orduan maisuk gure gorputza oso azkarra zela eta bakteria gaiztoak hiltzeko, bakteria lagungarri
Non fabrikatzen ote dira puzkerrak?
batzuk uzten zituela bizi izaten hesteetan, baina lagunek gaiztoak jatean gasak sortzen zirela eta nondik edo handik bota behar zirela.

Handik hamar minutura, denok lanean zeudela, koadernoan kontzentraturik... lehen galdetu zuenak zera esan zuen: (irakurri ezazue izenburua eta egin farre).

Gero ez galdetu zergatik gustatzen zaidan hainbeste nire lana!!!


2014/09/16

2014-09-16

ARTISTA HUTSAK DIRA.

Bai, nire aurtengo ikasle batzuk artista hutsak dira. Beitu bestela nola jarri dituzten gaur goizean armairuko artxibategia.......

Gure gelako artxibategia. Polita ezta?

2014/08/31

2014-08-22

Abuztuan oso bidai polita egin dugu nire semeak eta biok:

Berari txirrindularitza egitea oso gustatzen zaio, orduan Espainiako bueltan oso ospetsua den leku batera joan gara. Asturiasko "Los Lagos" izeneko leku zoragarrira.

Oso inguru aldapatsua da. 24 kilometrora dagoen "Cangas de Onís" izeneko herrira kotxez joan gara eta handik aurrera nire semeak txirrindulaz jarraitu du.
Lago de Enol

Goian, lakuaren ondoan berriro elkartu gara eta hainbat argazki atera ditut.

Gero berriro Cangas de Onís bisitatu dugu eta azkenik Covadonga.

Eskolan zehaztasun gehiago emango dizuet. Oso bidai polita izan da biontzat!!!.

Hemen diapositiba batzuk....

Nahi izanez gero esan ahal dizuet nola egin halako aurkezpenak!!!

Laster arte.

2014/08/30

2014-08-30

GAUR OMAra JOAN NAIZ.

Oma, Gernikatik gertu dagoen herrixka da. Oso leku bitxia dago bere ondoan. "Baso margotua".
Basoa pinudi bat da eta Ibarrola izeneko margolari ospetsuak pinuetan marrak eta koloreak egin ditu oso efektu bereziak lortuz.
Omako baso zoragarria

Hemen lotzen dizuet diapositiba batzuk. Espero dut zuen gustukoak izatea. Eskolara joaten zaretenean, erakutsiko dizuet gelako arbela digitalean.

Bitartean, zuek oporretako argazkiak baldin badituzue, eraman itzazue eskolara eta zuen oporrak ere kontatzeko aukera izango duzue.

Laster arte!!


2014/07/03

2014-07-03


Maestro Zubeldia
Hemen daukazue 3. mailako SITE berriaren helbidea.
Oraindik oso hutsik dago. Edukia ikasturtean zehar osatuko dugu.

Ondo pasa oporrak.

https://sites.google.com/a/zubeldiaikastola.net/angel-3m-2014-15/


... eta hona hemen Android aplikazio berria:

http://utils.infinitemonkeys.mobi/preview.php?a=101293825&p=zubeldia3maila


2014/06/20

2014-06-20

AZKEN EGUNA 6. mailan.

Aurtengo arbela
Berriro ikasturte amaiera. Negargura eguna, baina poztasun eguna ere bai.
Aurten ere arbela mezu positiboz beteta agertu zait. Esker mila.
Gelan esan dizuedan moduan, azken hilabete hauetan batez ere, ondo sentitu naiz taldean.
Espero dut, urte batzuren buruan, berriro elkartzea ez bagara guztiak, gehienak, gogoratzeko pasatu ditugun momentu onak.
Hemen uzten dizuet lotura batzuk gaurko goiza gogoratu nahi baduzue:

http://youtu.be/TYZJ4qlQasI





Argazki batzuk:


Honetaz gain argazkien filma ere, Drop Box atalean gordeta daukazue. Hone hemen linka: 


Kontuan izan, zuzenean zati bat baino ezin da ikusi. Osoa nahi baduzue ikusi, deskargatu behar duzue.

Hurrengo hau da ORLAk ematen dizuegunean:


Eskolan esan dizuedan bezala, zuen bisita espero dut.

2014/06/09

2014-06-10

IKASKETA BIDAIA

Barkatu baina ez gaude eskolan.... je,je.
Begira nondik ibiltzen garen.................................ikusi, ikusi.


2014/05/27

2014-05-27

AZKEN EGUNAK MIRENEN AHOAN...

Agur Miren, zuregandik alde egingo dut.
Bai, bizitza osoa Mirentxuren ahoan eta laster alde egingo dut. Orain Miren ari da torturatzen. Ez nuen espero. Beti uste izan dut nire lana ondo egiten dudala!!!!
Eta orain hor dabiltza kentzeko nahian.
Entzun dut nire azpitik beste hortz berri bat ari dela bultzaka..... eta bere ordez utziko nauela.

Ay Miren, Miren !!!

Sinatuta
Mirenen hortzak

2014/05/22

2014-05-22

Gaur puxgarri eguna izan da. Euriarena kenduta, egun borobila izan da: egun osoa saltoka eman dugulako.
Beno, trivial galdu dugu, baina berdinketa gutxienez merezi dugu. Haiei oker bat parkatu diete, galdera bat aldatu eta azken galdera.... guri askoz zailagoa tokatu zitzaigun.
Beti gogoratuko dugu Fernando IIa eta gerokoa Karlos Ia izan zela.
Haiei... ea Ural mendiak zein bi kontinente banatzen zuten.... zein inozoa ezta? Ba mundu guztiak daki Europa eta Asia dela erantzuna.
Dena dela "Ahorcado"ren jolasa oparitu digute.
Hemen uzten dizuet finalisten argazkiak eta puxgarrienak.
Laster behean egongo dira guztiak!!!
Kar, kar, kar!!!

2014/05/15

2014-5-15

Hemen daukazue grabatu duzuen kantaren lehenengo froga osoa.
Espero dut zuen gustukoa izatea.

Idatzi iruzkinaren bat, mesedez!!!

2014/05/13

2014-05-13

WEB ORRIALDEKO BISITA KOPURUA DELA ETA...


Gaur konturatu naiz eskolako web orrialdean 150.000 bisita ia ia lortu ditugu. Gogoratzen dut 100.000garrena Eneko Torresek egin zuela eta horri buruz hemen beste artikulu bat idatzi nuela.
Hori 2012ko apirilaren 16an gertatu zen. Hemen daukazue artikulu hura.

Zu, irakurle, ehun eta berrogeitamargarrena izatea lortzen baduzu, bidalidazu pantallazoa eta hemen jarriko dut. Ez badakizu egiten hemen azaltzen dizut nola.

Nola egin pantailazo bat eta gero bidali.

2014/05/02

2014-05-02

BEGIRA NIRE LORE XORTA NOLA JARRI DEN!!!!

Baietz polita egon!!
Dagoeneko lore batzuk zabaldu dira eta etxean izugarri usain ona daukagu. Etxeko sarreran jarri dut eta bisitak aluzinatu egiten dute.

Propaganda ona nire ikasleentzat!!!

Eskerrik asko berriro.

Zein politak zuria eta gorria elkarrekin.... eta gero apurtxo bat berde.... BIKAIN.

2014/04/30

2014-04-30

NIRE URTEBETETZE EGUNA

Ah! zelako eguna!!!!

Lehenengoz ZORIONAK ZURI abestu zidaten eta opari mordoa eman ere!!!

Ikusi, ikusi!!
Gero... herri krosa: 1500 m korrika!!! Ia ia azkena baina ailegatu naiz.

Sokatiran 6.Bkoek irabazi dugu .
Lokotxetan bigarrenak.
Eta beste probetan ondo borrokatu dugu.

Arratsaldean ikasle ohiak etorri eta bonboi gehiago opari!!!!

Maisu/Andereño zein ikasle mordoak zoriondu eta zoriondu....

Erik Morán eta Beñat Etxebarria berandu, baina etorri dira.

Zein ondo pasatu dudan!  Zein ongi pasatu dugun!!!

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!
URTE OSOAN EGUNIK ONENA!!!!!!

2014/04/27

2014-04-27

BENIDORM

Dena da erraldoia Benidormen. Etxeak, turista kopurua, euskaldun kopurua...
Benidormeko alde zaharra izena euskalduna duten tabernaz beteta dago. Euskara nonnahi entzuten da. Aste honetan egon naiz eta benetan, Portugaleten baino askoz gehiago entzuten da.

Eguraldia... itzela.
Hemen daukazue irudikatuta: 7 ordu kotxez, dena autopistatik.
Gastuak: 70€ gasolinan eta 42 € peajez.
Hau joateko. Beste hainbeste bueltatzeko, noski.
Diru asko ezta?

2014/04/10

2014-4-10

Dakizuenez, nire semea Salamancan dago "Master" bat egiten ari. Teknologia berriak erabili behar ditu eta egin duten bideoa erakutsi nahi dizuet ea zuen gustukoa den. Niri nahiko gustatu zait. Ea ados gauden!

Ondo pasa oporrak!!!!


2014/03/26

2014-03-26

GAUR EZ NAIZ ESKOLARA JOAN!!!!.....

Eta ez nengoen gaixorik. Egia da nire ikasleekin ordubete baino ez neukala. Gaur, Basaurin egon naiz....
....Zertan?

Ba azaltzen 150 irakasleri nola kudeatzen dugun ZUBELDIAn  Teknologia Berriak.
Hor agertu dira zuekin eta beste irakasleekin partekatzen ditudan ezagupenak.
Zuek gauzak ikasten ari zareten moduan nik ere ikasten ditut.... eta ikasten dudana besteekin partekatzen dut. Horrela nire lana beste batzuk aprobetxatzen dute.
Gaur gurea erakutsi dudan moduan beste batzuengandik, gauza asko ikasi ditut.
30 urte  baino gehiago daramat eskola ematen eta urte guztietan aldatu dut zeozer irakasteko moduan.
Nik uste dut horregatik gustatzen zaidala hainbeste irakaskuntza.

Nitaz ez bazarete aspertzen egunero, hemen uzten dizuet nire hitzaldia.....
1. zatia
2.zatia

Nik 15 minutu hitz egiten dut:  1:41:25 eta 1:57:46 artean. Hitzaldi guztiak 3 ordu baino gehiago irauten dute!!!

2014/03/09

2014-02-09

NIRE OPORRAK....LASAI, LASAI.


Hemen naukazue berriro indarberritua. Ez da txantxetan. Balneario batean eta hondarzan egon bait naiz.
Argazkiak lekuko.

Hori bai, hondartzan pasa den asteko eguraldi txarrak aztarna sakona utzi du. Argazkian agertzen den zuhaitza txiripaz salbatu da.

Bihar arte lagunok.


2014/02/23

2014-02-23

TXIRRINDULARITXA BERRIRO ZUBELDIAN


Aste honek ekintza bereziz beteta egon da. Astelehenean txirrindularitza, eta oraingo honetan ez da patioan izan. Ikusi, ikusi argazkiak:


2014-02-23

AGENDA 21 ESKOLAN

Hemen gaude, denok berdez. Egun berezia Zubeldian. Lastima ezin izan dugu, eguraldia dela eta, ospatu ekintza guztiak.

Eta hemen, argazki guztiak:


2014/02/17

2014-02-17

NIRE SEMEAren FUTBOLA

Orain ez naiz joaten ikustera urrun dagoelako, baina atzo bere ligako web orrialdean agertu da eta hemen dago argazkia.

Uste dut baloi horretara ailegatu zela. Azkenean 0-2 irabazi zuten.

Futbol zelaia ikusita ziur nago zikin-zikin amaitu zela.

2014/02/05

2014-02-05

BESTE PAUSU BAT INSTITUTURAKO BIDEAN...

Hemen gaude, txintxo txintxo Zunzunegiko institutuko zuzendariaren azalpenen zai.
Gaur bikain portatu zarete!!! txapeldunak.

Agur  esateko denbora gutxiago falta da.

2014/02/03

2014-02-4

Horrela joango gara jantzita.
Ah zein lotsa handia izango dudan!!!
Baina proposamen bat daukat.....ikusi bideoa!!!
Mozorroa super handi geratzen zait. Lana nire emaztearentzat. Berak konponduko dit eta.
El mar está fresquibiris...

2014/01/18

204-1-18

Recuerdo a las personas a veces en función del idioma en el que hablamos. A tí te recuerdo en Castellano en un marco en el que predomina el Euskera.


Son muchos años, muchos, en el patio de Zubeldia.
22 años tienen nuestros hijos, Erik y David,  y casi esos son  los años que les hemos acompañado al fútbol. Por tantos y tantos campos, tantos y tantos fríos, catarros, alegrías y cabreos. No sé a tí, a mí me gusta más el fútbol desde que juega mi hijo.


Yo sé que allá donde estés, seguirás acompañando puntualmente, como siempre a Erik a donde vaya. No te perderás ni un solo partido y cuando él marque sus goles y levante su mano y su mirada hacia arriba, cuando levante algún trofeo y te mire, tú estarás allí como siempre has estado, celebrándolo como si de un triunfo tuyo se tratara.

Hasta siempre Joserra.

2014/01/06

2014-01-06

OPORRAK AMAITZEAR...

Erregeen eguna da. Opariak? Zuhaitzpean.

Ondo portatu al gara?.... orduan opari asko topatuko dugu.
Bihotzean topa daiteke.

Oparirik onenak ez dira askotan ikutu daitezkeenak. Nik esaten ditudanak ezin dira pinu baten azpian jarri.

Urte Berri honetan espero dut nahi ditudan opari asko jasotzea nik egiteko asmotan ditudan beste gutxienez.

Bihar arte lagunok!!!!