2014/03/26

2014-03-26

GAUR EZ NAIZ ESKOLARA JOAN!!!!.....

Eta ez nengoen gaixorik. Egia da nire ikasleekin ordubete baino ez neukala. Gaur, Basaurin egon naiz....
....Zertan?

Ba azaltzen 150 irakasleri nola kudeatzen dugun ZUBELDIAn  Teknologia Berriak.
Hor agertu dira zuekin eta beste irakasleekin partekatzen ditudan ezagupenak.
Zuek gauzak ikasten ari zareten moduan nik ere ikasten ditut.... eta ikasten dudana besteekin partekatzen dut. Horrela nire lana beste batzuk aprobetxatzen dute.
Gaur gurea erakutsi dudan moduan beste batzuengandik, gauza asko ikasi ditut.
30 urte  baino gehiago daramat eskola ematen eta urte guztietan aldatu dut zeozer irakasteko moduan.
Nik uste dut horregatik gustatzen zaidala hainbeste irakaskuntza.

Nitaz ez bazarete aspertzen egunero, hemen uzten dizuet nire hitzaldia.....
1. zatia
2.zatia

Nik 15 minutu hitz egiten dut:  1:41:25 eta 1:57:46 artean. Hitzaldi guztiak 3 ordu baino gehiago irauten dute!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina