2014/08/30

2014-08-30

GAUR OMAra JOAN NAIZ.

Oma, Gernikatik gertu dagoen herrixka da. Oso leku bitxia dago bere ondoan. "Baso margotua".
Basoa pinudi bat da eta Ibarrola izeneko margolari ospetsuak pinuetan marrak eta koloreak egin ditu oso efektu bereziak lortuz.
Omako baso zoragarria

Hemen lotzen dizuet diapositiba batzuk. Espero dut zuen gustukoak izatea. Eskolara joaten zaretenean, erakutsiko dizuet gelako arbela digitalean.

Bitartean, zuek oporretako argazkiak baldin badituzue, eraman itzazue eskolara eta zuen oporrak ere kontatzeko aukera izango duzue.

Laster arte!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina