2014/08/31

2014-08-22

Abuztuan oso bidai polita egin dugu nire semeak eta biok:

Berari txirrindularitza egitea oso gustatzen zaio, orduan Espainiako bueltan oso ospetsua den leku batera joan gara. Asturiasko "Los Lagos" izeneko leku zoragarrira.

Oso inguru aldapatsua da. 24 kilometrora dagoen "Cangas de Onís" izeneko herrira kotxez joan gara eta handik aurrera nire semeak txirrindulaz jarraitu du.
Lago de Enol

Goian, lakuaren ondoan berriro elkartu gara eta hainbat argazki atera ditut.

Gero berriro Cangas de Onís bisitatu dugu eta azkenik Covadonga.

Eskolan zehaztasun gehiago emango dizuet. Oso bidai polita izan da biontzat!!!.

Hemen diapositiba batzuk....

Nahi izanez gero esan ahal dizuet nola egin halako aurkezpenak!!!

Laster arte.

2014/08/30

2014-08-30

GAUR OMAra JOAN NAIZ.

Oma, Gernikatik gertu dagoen herrixka da. Oso leku bitxia dago bere ondoan. "Baso margotua".
Basoa pinudi bat da eta Ibarrola izeneko margolari ospetsuak pinuetan marrak eta koloreak egin ditu oso efektu bereziak lortuz.
Omako baso zoragarria

Hemen lotzen dizuet diapositiba batzuk. Espero dut zuen gustukoak izatea. Eskolara joaten zaretenean, erakutsiko dizuet gelako arbela digitalean.

Bitartean, zuek oporretako argazkiak baldin badituzue, eraman itzazue eskolara eta zuen oporrak ere kontatzeko aukera izango duzue.

Laster arte!!