2013/12/20

2013-12-20

OPORRETAN GAUDE!!!!

Gure ibilbideko lehen herena ibilita dago. Nire ikasleen ibilbidea eskolan konturatu orduko amaituko da. Espero dut agur esaterakoan baten batek ez pentsatzea "zergatik ez dugu hobeto disfrutatu hainbeste eztabaida eta zentzugabeko borrokaldia egin beharrean?".

Baina egun horretan berandu izango da. Gure bideak bananduko dira eta beste talde baten bila abiatuko naiz. Bitartean, gaur nahiko ondo sentitu gara. Elkarrekin egon gara: jolastu dugu, portatilekin ibili gara, Olentzerok opari bina ekarri digu (maisuari izan ezik, zeren eta koadernorik gabe geratu da).

.... eta zorionez ez du euririk egin kalera atera garenean.

Hemen utziko dizkizuet argazki batzuk eta bi bideo: bata gelan dantza egiten eta bestea kalean abesten genuen bitartean.

Argazkiak

Gelako bideoa

Kaleko bideoa

Eskolako guztiak

Hemen uzten dizuet ere guk egindako Olentzero. PINera joanez gero emaiozue botoa, ea zerbait irabazten dugun.

Zorionak Printzesa eta Mulan guztiei!!!
Gure gelan "no hay ni una boluda".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina