2013/12/20

2013-12-20

OPORRETAN GAUDE!!!!

Gure ibilbideko lehen herena ibilita dago. Nire ikasleen ibilbidea eskolan konturatu orduko amaituko da. Espero dut agur esaterakoan baten batek ez pentsatzea "zergatik ez dugu hobeto disfrutatu hainbeste eztabaida eta zentzugabeko borrokaldia egin beharrean?".

Baina egun horretan berandu izango da. Gure bideak bananduko dira eta beste talde baten bila abiatuko naiz. Bitartean, gaur nahiko ondo sentitu gara. Elkarrekin egon gara: jolastu dugu, portatilekin ibili gara, Olentzerok opari bina ekarri digu (maisuari izan ezik, zeren eta koadernorik gabe geratu da).

.... eta zorionez ez du euririk egin kalera atera garenean.

Hemen utziko dizkizuet argazki batzuk eta bi bideo: bata gelan dantza egiten eta bestea kalean abesten genuen bitartean.

Argazkiak

Gelako bideoa

Kaleko bideoa

Eskolako guztiak

Hemen uzten dizuet ere guk egindako Olentzero. PINera joanez gero emaiozue botoa, ea zerbait irabazten dugun.

Zorionak Printzesa eta Mulan guztiei!!!
Gure gelan "no hay ni una boluda".

2013/12/10

2013-12-10

LAS PRINCESAS SON UNAS "BOLUDAS".

Izenburu honekin neska koxkor honek bideo hau grabatu du. Grazia egin dit eta seguru nago zuei ere gustatuko zaizuela. Neska Argentinakoa da eta badirudi ez zailoa gustatzen "printzesa" esaten diotenean. Nire gelako neskentzat bereziki.


Ea zuetariko zenbat zaudeten berarekin ados.

2013/12/08

2013-12-8

Kaixo:

Angel naiz eta gaur VOKI aurkeztuko dizuet. Itxura aukeratu dezakedanez, ilea apurtxo bat ezberdin jarri dut, lekuz aldatu dut hain zuzen.

Atsegin duzue?, ba... ni bai. Idazten duzuna, berak irakurtzen du hainbat hizkuntzatan, haien artean Euskaraz.

Pentsatu dut zuetariko batzuei VOKI gustatuko zaizuela.

Ba, Euskaraz gehien hitzegiten dutenei irakatsiko diet nola erregistratu behar den, nola idatzi testua eta nola argitaratzen den VOKI bat.

Animo eta astelehena arte!!

OHARRA.- Gustatuz gero idatzi zer edo zer komentarioetan.