2013/12/20

2013-12-20

OPORRETAN GAUDE!!!!

Gure ibilbideko lehen herena ibilita dago. Nire ikasleen ibilbidea eskolan konturatu orduko amaituko da. Espero dut agur esaterakoan baten batek ez pentsatzea "zergatik ez dugu hobeto disfrutatu hainbeste eztabaida eta zentzugabeko borrokaldia egin beharrean?".

Baina egun horretan berandu izango da. Gure bideak bananduko dira eta beste talde baten bila abiatuko naiz. Bitartean, gaur nahiko ondo sentitu gara. Elkarrekin egon gara: jolastu dugu, portatilekin ibili gara, Olentzerok opari bina ekarri digu (maisuari izan ezik, zeren eta koadernorik gabe geratu da).

.... eta zorionez ez du euririk egin kalera atera garenean.

Hemen utziko dizkizuet argazki batzuk eta bi bideo: bata gelan dantza egiten eta bestea kalean abesten genuen bitartean.

Argazkiak

Gelako bideoa

Kaleko bideoa

Eskolako guztiak

Hemen uzten dizuet ere guk egindako Olentzero. PINera joanez gero emaiozue botoa, ea zerbait irabazten dugun.

Zorionak Printzesa eta Mulan guztiei!!!
Gure gelan "no hay ni una boluda".

2013/12/10

2013-12-10

LAS PRINCESAS SON UNAS "BOLUDAS".

Izenburu honekin neska koxkor honek bideo hau grabatu du. Grazia egin dit eta seguru nago zuei ere gustatuko zaizuela. Neska Argentinakoa da eta badirudi ez zailoa gustatzen "printzesa" esaten diotenean. Nire gelako neskentzat bereziki.


Ea zuetariko zenbat zaudeten berarekin ados.

2013/12/08

2013-12-8

Kaixo:

Angel naiz eta gaur VOKI aurkeztuko dizuet. Itxura aukeratu dezakedanez, ilea apurtxo bat ezberdin jarri dut, lekuz aldatu dut hain zuzen.

Atsegin duzue?, ba... ni bai. Idazten duzuna, berak irakurtzen du hainbat hizkuntzatan, haien artean Euskaraz.

Pentsatu dut zuetariko batzuei VOKI gustatuko zaizuela.

Ba, Euskaraz gehien hitzegiten dutenei irakatsiko diet nola erregistratu behar den, nola idatzi testua eta nola argitaratzen den VOKI bat.

Animo eta astelehena arte!!

OHARRA.- Gustatuz gero idatzi zer edo zer komentarioetan.

2013/11/25

2013-11-25

ETA HEMEN GAUDE BIOLENTZIAren KONTRA PROTESTATZEN ARI...

Beno, protestatzen baino, ondo pasatu dugu.
Hasieran politikari batzuk hitz egin dute eta ez zitzaien apenas entzuten zeren eta bozgorailuak plazarantz orientatuta bait daude eta gu arkupetan genden euria zela eta.

Gero kaleratzeko esan ziguten eta beste eskolatako ume batzuk dantza bat zeukaten prestatuta eta erakutsi ziguten. Guk ez genekien hori, bestela zein dantzari finak garen ikusita ederki egingo genuke.
Hemen argazki batzuk:
eta....
Hemen bideotxo bat:



Aupa berriro!!!!!
Gaur, 2013-11-28an jakin dugu 2. SARIA eskuratu dugula pankarta lehiaketan.
ZORIONAK GUZTIOI!!!

2013/11/16

2013-11-16

NIRE GELAKO 2 NESKA ZORATU DIRA. LAGUNDUUUUU!!!

Ez duzue sinesten?
Ba, begira nola jarri duten ilea! eta gainera gustatzen zaie!

Zugarramurdiko sorginak gara gu... eta beste batzuk!!
Duela egun gutxi, Euskara arloan beraiei buruzko kondaira bat irakurri genuen.

Herri baten elizaren ondoan dagoen harri baten azpian apo bat ahoan ogi zati bat bedeinkatua duena, ezkutatu dute.

Ogi hori janez gero, zure gaixotasun guztiak kenduko zaizkizu.

2 hauek hor jarri badute..... ez dakit, ez dakit.

2013/11/13

2013-11-13

Ezetz jakin zer egin didaten gaur?
Ba erretratu eder bat. Ikusi nahi ezta? Ba........ begira, begira.



Je, je. Ile asko ez didate egin, baina tira!
Gutxienez pozik gaude hirurok!

Asko, asko gustatu zait!!

Eskerrik asko.

2013/11/09

2013-11-7

Ez pentsa, batzutan izugarri ondo pasatzen dugu. Momentu honetan (bideokoan) ondoegi, zeren eta zarata izugarri egiten ari ginen eta behean dauden 5. mailakoek ezin zuten ezer ikasi.
Ufff hau lotsa pasatu genuena andereño Eukene etorri zenean ikustera zer gertatzen zen.
Bideoan zati bat besterik ez genuen grabatu.




Eta orain asteko txistea. Gaztelania egiten ari ginen.....

- Maixu, como hay diptongos y triptongos... ¿Hay hiatos y trihatos?.

- Pues no, trihatos no hay.

- ¿Y si los inventamos nosotros?   ... .... Quizás podríamos hacernos famosos.

(Basado en hechos reales). Los nombres de ciertos personajes han sido omitidos.


2013/10/31

2013-10-31

ASTEBURUA SALAMANCAn

Bai, hori da gure asmoa. Salamanca dagoeneko ezagutzen dugu baina hara goaz nire semea bisitatzera, hango Unibertsitatean ikasketak egiten bait dago.

Salamanca 400 km.tara dagho Portugaletetik. Hemen daukazue mapa, jakiteko nondik pasatzen den.

Irudiaren gainean klikatzen baduzue handiago ikusteko aukera izango duzue.

Bueltan, Salamancako argazkiak hemen jarriko dizkizuet eta eskolan komentatuko ditugu.

Ondo pasa asteburuan!!!

Hemen daude argazki batzuk.
Eskolan kontatuko dizuet.

Episodios del LAZARILLO

2013/10/09

2013-10-9...Txirrindula-eguna

Gaur eskola txirrindulaz bete da. Ondo pasatu dugu eta baita argazkiak atera ere!!!

Ikusi nahi?

Hemen daude.

Eta Bideoa ere!!!!

2013/09/17

2013-09-17

ERIK MORÁN

Erik Morán-ATHLETIC-5
               Azkenean Athletic-en jokatu duzu eta titular moduan...  5 zenbakiarekin bizkarrean.

               Duela ez hainbeste urte  Zubeldiako patioetan jolasten zenuen nire semearekin eta beste hainbat lagunekin,

              Betidanik izan zara futbolari trebea eta bai, lortu duzu!!!
  Athleticen zaude. URTE ASKOTARAKO.

AUPA ATHLETIC!!!!

AUPA ERIK !!

2013/09/16

2013-09-16

Iazko bihotzak, aurtengoak: denak maitagarriak!!
      Nire bihotza bihotzez beteta zegoela uste nuen. Nire bihotzak institutura joanda, bihotz berriren bila nabil, iazkoak ahaztu gabe, ahaztu ezinak baitira.

     Hainbat ari dira taupaka nire inguruan egunero eta nirean lekutxoren bat topatzen ari dira. Zorionez bihotza elastikoa da. Ea zenbat sartzeko lekua dagoen!!!


2013/08/31

2013-08-31

Hauek dire Nojan atera ditudan hainbat argazki nire gelako ume berriekin komentatzeko.
Ikusi nahi izanez gero... klikatu hemen.


2013/07/16

2013-07-16

NIRE ARBELA.

Gaur nire ikasleek idatzitako azken arbela zuekin partekatuko dut,
Garbitzailea etorri baino lehen argazki batzuk atera nizkion malko batzuen lagun.
Eskerrik asko,

2013/06/27

2013-06-26

Agur ez. Beti arte!!!
Azken gestioak, azken elkarhizketak eta sentitzen dut oso zaila izango dela ume hauek bezain onak berriro topatzea.
Ez dakit zein mailatan eta norekin egongo naizen datorrenean, baina ikasturte honetan bizitako
uneak beti nirekin egongo dira.
Gelako SITEa eta TWITERra berrikusi ditut: argazkiak, bideoak eta begietara pasa den eguneko hezetasun hunkigarria etorri zait.
Gehiagorik ez, argazkiekin entzuten zen kanta baino ez...

... entzun ezazue:  La Quinta Estación: "Cuando te vayas"

2013/06/16

2013-06-15

GURE AZKEN KLASEA.

Ez dakit konturatu zareten, baina astelehenean 10:30etan gure azken klase emanaldia izango da.
11:15etatik aurrera egongo diren ekintzak oso politak izan arren, ez ditugu guk bakarrik egingo.

Hau penaz esaten dut. Zerbait galduko dugu datorren astelehenean 11:15ean. Beraz, hau irakurtzen baduzue asteburu honetan eta iradokizun bat bidali nahi badidazue, egin ezazue lotsarik gabe.

Nire asmoa da ikasketa bidaiari buruzko azken aholkuak ematea eta zuen galderei erantzutea.
Hau eginda, gure agurra pribatua.
2 urteko laburpena: Zuek bezalakorik ez dago.

Maisuk.

2013/04/14

2013-04-14

Udaberria datorkigu lagunok. Negua oso gogorra pasatu ondoren, badirudi orain gozatzen hasiko garela. Hala esan nahi digu zikoinak.
Argazkian ikusten duzuena Palentziako iparraldean ikusi dut.

Herriko elizako dorrean daukate beraien kabi erraldoia. Uste dut oraindik ez zeukatela kumerik.

Ea haiekin batera eguraldi polita datorkigula!!!

2013/02/23

2013-02-23

Imajina ezazue saski baloi talde batean jolasten duzuela edo futbol talde batean eta  klubeko presidenteak esaten dizuela joan behar duzuela opera edo musika klasikoa ikustera.

Dotore jantzi, eta batzuei gustatuko zaizue, baina beste batzuei ez. Orduan imajinatu zelako aurpegiak ikusiko genituzke kontzertuan.

Ba hori egin diete Turkiako saski baloi talde bati. Baina begira zelako sorpresa datorkien!!!

Zuei gustatuko litzaizueke?

Idatzi komentarioren bat bideoa ikusi ondoren.

Bideoa....


2013/02/10

2013-02-08

Maixu John, John Travolta, noski.

Urtean behin, Inauterietan, ahal denean, aprobetxatzen dut nire ezkutuko melena ateratzeko.
Aurten, hor naukazue.
Hasieran triste hasi hasi gara.
Hogeita lau urte eskolan eta izan da lehenengo urtea Bajada egiten ez duguna.
Gainera nire ikasleak 6. mailan: Bere "Agur" urtea.
Gero, Zuzendariaren gestioari ezker, dena konpondu da. Merkatuan primeran egon gara.
6. mailakook inoiz baino protagonismo gehiago izan dugu. Primeran pasatu dugu eta ALTU eta OZENKI  esan dezakegu ...

EZ DUGULA BIZITZA OSOAN EGUN HAU AHAZTUKO!!!!

Argazkiak eta bideoak

2013/02/04

2013-02-04

AGATE DEUNA ZUBELDIAn

Gaur, otsailak 4, abestera kaleratu gara Zubeldiatarrok.
Hemen gaituzu ikusgai:


2013/02/01

2013-02-01

ANTHONYk URTEAK BETE DITU....

Eta ia belarririk gabe geratu da.

Ezkerrak belarrietatik tiratzeko indarra eta lagun handia izatearen proporzioa EZ dela ZUZENA  izan, lagun min asko ditu eta.

Hemen jartzen dizuet berak ekarritako "tarta", baina ez bilatu inon, berehala desagertu zen eta.

Mielotxin ote!  Batzuk erre egiten dute, guk....jan.

2013/01/02

2013-01-02

Urte Berri On guztioi!!!!

6 hilabete elkarrekin eta 6.maila amaituko dugu.
Pozez eta tristuraz esaten dut. Pozez, orain arte disfrutatu dudanagatik. Tristuraz gutxi geratzen zaigulako.
Oso ondo pasatzen, asko ikasten eta elkarri laguntza ematen pasatuko dugu.
Hemen uzten dizuet egin dudan egutegia.
Espero dut zuen gustukoa izatea.
Inprimatzeko kalitatea ez bada nahikoa, eman ahal dizuet orijinala pen-drive batean.
Egutegia da gelan eskegiko dudana datorren astean.
Astelehena arte!!!