2011/11/30

2011-11-30


Hau izan da nire oparirik onena gaur. Hor behean daukazue!! Eta gutxi balitz, eskuinaldean ikusi dezakezue beste bat.
Bilbon egon naiz goiz osoa, Zubeldian nola egiten dugun lan erakusten. Oso, baina oso urduri egon naiz. Batez ere hasieran. Gero lasaiago.
Geroago enteratu naiz nire ikasleak egon direla ikusten nire hitzaldia eskolatik.
Eskerrak ez nekiela! bestela urduriago jarriko nintzatekeen!!
Hasieran esan dudan bezala gehien gustatu zaidana izan da eskolara bueltatu naizenean egindako harrera.
Nola zegoen arbela!!
Espero dut oraingo honetan garbitzaileak ez ezabatzea, bestela ...
Beitu zein arbel ederra!!


2011/11/26

2011-11-25

Museo eta ibilbide eguna. Ez du euririk egin! uf! eskerrak!

Umeen iritziz oso interesgarria izan da. Batez ere museoan ikusitakoa. Jokoan zegoen datorren hilean PINeko irteera eta froga gainditu dugu.

Nota jarri behar banu, taldeari "ondo" jarriko nioke. Banan banan nota jarrita behintzat 2 pertsona, edo 3 "gutxi" aterako lukete. Baina tira, Martarenak zigortuta geratzen badira joan gabe, beraiekin utzi ditzaket. Ikusiko dugu Martarenak libratzen diren ala ez.

Zorionak gelako gehiengoari bere portaera eta museoan jarritako arretagatik. Museoan zur eta lur geratu omen dira "nomadismo" eta "sedentarismo" aipatzerakoan, nola Unai eta beste batzuk oso ondo erantzun zuten. Gora Zubeldia eta zubeldiatarrok!!!

Nire aldetik, esan behar dut argazki gutxi atera ditudala, batez ere bigarren taldearekin. Hurrengoan hobeto egiten saiatuko naiz.

2011/11/24

2011-11-24

Bihar Arkeologi-museora joango gara. Gainera Bilboko alde zaharratik ibiliko gara. Gelan plano bat nola aztertzen den ikasi dugu. Lehenengoz jakin behar dugu non gauden kalearen izena begiratuz, gero planoa giratu behar dugu iparorratzaren laguntzaz.
Metroko planoa ere ikusi dugu. Kalkulaten dugu 20 minutu inguru beharko dugula ailegatzeko.
Zoritxarrez gelakoak ez gara guztiok batera sartuko museoan. Txarrago ni, ez bait naiz sartuko beharrezkoa delako kalean geratzea. Nire umeak beste andereƱoekin sartuko dira.
Nirekin daudenak Bilbo Zaharreko 7 kaleak, Unamunoren etxea, Plaza Berria, bertan dagoen "Euskaltzandia, Santiago katedrala, eta beste leku batzuk bisitatuko ditugu.
Unamunoren etxea
Espero dut guztiok ondo portatzea ondorengo hilabetetan leku gehiagotara joan ahal izateko.

2011/11/20

2011-11-20

Eskolara joan naiz. Baina ez betiko orduan. Beranduago izan da. Dena aldatuta dago. Ez dut ulertzen: amets bat izan daiteke.
Non daude umeak? Non daude nire ikasleak?
Eskola ere ezberdina da. Txikiagoa itsusiagoa. Beste irakasleak ere joan dira, edo ez dira etorri.
Non dago nire gela?
Bai seguru. Amesten ari naiz.
Edozein gelatara sartuko naiz...
Teacherrena izan daiteke. Izan ere Teacherren gelan  dagoen antzeko tramankulua bait dago. Baina gaur ez dago debekatuta sartzea. Jendea sartzen da, paper batzuk hartu eta gero hor dauden bi kutxa gardenetan sartzen ditu.
Ze arraro. Teacher ez dago. Bere mahaian "andereƱo batzuk" daude.
Ez da ametsa, esnatu Angel. Igandea da. Zure herriko eskolan zaude!!!
Hauteskunde eguna da!!! Eman zure botoa eta amaitu egunerokoa!!!

2011/11/17

2011-11-17

Kontsumo jasangarriaren Eguna Zubeldian. Egun batzuk daramatzagu mural bat prestatzen. 5. eta 6. mailakook hartzen dugu parte. Material gehiena birziklatua da: kartoia, plastikoa aluminioa eta papera.
Ikusten duzuena ez dago oraindik amaituta. Murala inguratuz, gela bakoitzak sinatu duen hitzarmena dago. Gureak sei konpromiso dauka.

2011/11/06

2011-11-05

Exponatur BECen dago, baina bakarrik asteburu honetan. Naturako abenturak gustatzen bazaizkizu arratsalde ederra pasatu dezakezu. Gainera eguraldi kaxkar honekin hobeto barruko ekintzak.
Ponyak zeuden, eskalada egiteko 2 aukera: bat harrietan eta beste bat izotzetan. Beno ez zen izotza ezta harria ere ez, baina esperimentatzeko ondo zegoen. Eskia egiteko bazegoen makina bat eta ematen zuen eski egiten ari zinela. Monitore bat zegoen laguntzeko eta eskiak eta hankak modu egokian ipintzen laguntzen zuen.
Bizikletak ere bazeuden, zirkuitoak egin ahal izateko. Beste leku batean hockey egin ahal zen, bizikletaz.
Ailegatu nintzenean bizikros lasterketa bat zegoen BEC osotik, eskaileretatik eta guzti.