2011/10/30

2011-10-30

San Felices de Castilleria Palentziako iparraldean dago. Hor pasatu dut asteburua. Portugaletetik 220 km-tara dago eta 2 ordu eta erdi behar dira hara ailegatzeko. Oso altu dagoenez hemen baino hotz handiagoa egiten du. Argazki batzuk atera ditut. Batean elurra ikusten da iadanik mendi baten tontorrean. Sagarrondo batean sagarrak zeuden oraindik. Beste batean ilargia ikusten da - beno, bakarrik zati txiki bat - D itxura duenez, handitzen ari dela esan nahi du. Animalia batzuk ere ikusi ditut: katama bere katakumeak, behiak eta sugandila bat. Ibai ondoan errota ikusi dut. Uraren indarra aprobetxatuz antzinean garia birrindu egiten zen.
Ezetz jakin zen den kanpain dorrearen gainean dagoena!!!
Baldin badakizue idatzi komentario bat hemen azpian. Etxean galdetu dezakezu.Seguru amak edo aitak soluzioa emango dizula.

2011/10/25

2011-10-25

Duela 10 urte txiki-txikia zen. Askoz txikiagoa, jaio berria. Esaten badiogu azkar kalkulatzeko zenbat hilabete, egun edo zenbat ordu dituen seguru 2 minututan erantzun zuzena esango digu - MATEMATIKARI  aparta baita.
Antza denez nahiago du ahal bada, neska baten ondoan egotea. Momentuz lortu du, baina lorpenak mantendu behar dira lana eta portaeraren bitartez. Josurekin ez daukat zalantzarik  ondo portatzen delako. Dena dela mutil guztiekin ondo baino hobeto konpontzen da.
2. mailan zegoela ezagutu nuen Martak berari buruzko gertaerak kontatzen zizkdalako. Egun komikari puntu maitagarria mantentzen du.
Laburbilduz, pertsona aparta.
Horrela jarraitu, Josu, ez aldatu. Maite zaitugu eta!!!

A!, apropos..... ZORIONAK eta urte askotarako.

2011/10/19

2011-10-19

Yaizak txiste bat kontatu dit:
Ezetz jakin zergatik Jack Sparrow kapitainak erosi duen 500 kilo irin?

Erantzuna jakinez gero komentarioetan ipini. Bestela segi irakurtzen.

Erantzuna jakin nahi duenak baditu bi medio:
a) Yaizari galdetu.
b) Komentarioak irakurri eta norbaitek bera baino lehen idatzi badu erantzuna, hor topatuko du.

2011/10/18

2011-10-18

Haizea gaixorik etorri da eskolara. Errekreo arte txarto sentitu da. Oka egin ondoren hobetzen hasi da. Goizeko azken saioan beti bezala zegoen. Arratsaldez txiripaz libratu da zigor batez. Berriro da gure Haizea!!! Inoiz isilik ikusten baduzue, ez da seinale ona. Bihar ea ondo ikasi duen Inguru. Seguru baietz.

2011/10/17

2011-10-17

Astelehena izan arren, ordenagailuak atera ditugu. Hemendik aurrera beti izango da horrela. Violetak ostegun arratsaldez Nerearekin joan behar du eta kontua da geratuko zela ordenadoreak ia ia erabili gabe.
Beste gelakoek esaten digute oso mutur gogorra daukagula, guk arratsalde oso bat ematen dugula ordenadoreekin eta beraiek saio bat baino ez.
Honek esan nahi du gero guk denbora hobeto aprobetxatu beharko dugula. Ezta?

2011/10/13

2011-10-13

Iturkina naiz! baina a zein iturkin makala. Komunatik ura zerion. Ur apurtxo bat. Konpontzen saiatu naizenean ur mordo bat ateratzen hasi da.
A zein urduri aldia!!! Komuneko pieza bat konpondu beharrean gehiago apurtu dut.
Dendara joan behar izan dut, berria erosi eta ipini.
Hobe maisua izaten jarraitzen badut. Iturkin moduan, jai daukat!!

2011/10/10

2011-10-10

Arratsaldean beste herri bat bisitatu genuen: Orbaneja del Castillo. Herri hau harkaitzez inguraturik dago. Haietako bi musuka ari diren 2 gamelu dirudite.
Oso polita da bere ibaia. Urdina edo berdezka dirudi.
Argazki gehiago ikusi nahi baduzue hemen daude!!!

2011-10-10

Bide batetik nihoala suge bat ikusi nuen. Argazkia atera nion eta gero bakoitzak jarraitu genion gure bideari.
Oso tripa lodia zeukan (atzealdean). Horrek esan nahi du zerbait osorik irentsi duela.

2011-10-10

Herria amildegi batez inguratuta dago. Lehen (Erdi Aroan eta Aro Modernoan) goian zegoen herria.Oso ondo defendatzeko, baina ez zegoen urarik.

Orduan XX. mendean erabaki zuten behean herri berria egitea eta goikoa utzi zuten. Orain abandonatuta dago.

2011-10-10

Valdelateja Musulmanek konkistatu zuten (Erdi Aroan), baina bertako jendea ondo zekien defendatzen. Harkaitzak prestatzen zituzten eta amildegitik botazen zizkioten.
Esaten da herriko 2 emakume (Centola eta Elena izenekoak) hil zituztela burua moztuz eta gero kristauek santu izendatu zituzten. Orain baseliza bat daukate haien oroimenez.

2011/10/09

2011-10-09

Udazkena: Gaur egiaztatu dut udazkena heldu dela.
Valdelateja Burgosko herri txiki-txikia da. Han pasatu dut eguna. Hostoak erortzen ari dira, eta hainbat fruitu lehor eta ez lehor hartu dut.
Bihar eskolara eramango ditut dastatu ahal izateko eta bide batez hainbat bitxikeria ikasi ahal izateko.
Hurrengo egunetan, berriz,  herri honetan Erdi Aroan gertatutako hainbat abentura kontatuko dizuet.

2011/10/05

2011-10-05

Tailerren lehenengo eguna!
Oso arratsalde ezberdina izan da. Umeak beste gela batera joan dira, ikaskide berriekin: batzuk 5. mailakoak, 6. mailakoak besteak.
Mota guztietako tailerrak: sukaldea, margoketa, ortua, matematika dibertigarriak, karaokea eta papiroflexia.
Lau t´erdiak inguru usain ederra zegoen. Gora asteazkenak!!

2011/10/01

2011-10-01

EGUN BAT NOJAN
Uda dirudi eta urrian gaude dagoeneko! Atzo ahaztu zitzaidan ordutegi berrian banatzea nire ikasleen artean. Oso txintxoak direnez, gogoratu zidaten batzuk iadanik eskaileretatik zihoazela, datorren astelehenean arratsaldez eskola egongo dela.
Orain ordutegi berria interneten jarri dut.
Espero dut hondartzara joatea eta agian, ura hotzegi ez badago, bainua hartzea. "Pilak" kargatu behar dira gero lana gogo handiz egin ahal izateko.
Haiei esan diet, baina hemen nire blogean ere argi utzi nahi dut OSO POZIK nagoela nire ikasleekin. Ia beti oso ondo portatzen dira, eta badakit gero eta hobeto egingo dutela.
Astelehenean Mate kontrola badakit ondo aterako dela. Esan diet "nire nota" ona izan behar duela, denon artean egiten dutelako.