2015/01/28

2015-1-28

INAUTERIAK HURBIL !!!!

Dagoeneko inauteriak hurbil daude jaun andreok!
Maestro Zubeldia eta bere ikasleak.

Mozorroak prestatzen ari gara eta argazkiko itxuratik urrun ez gara ibiliko.

Urte asko pasatu dira. Gu geletan baino askoz ume gehiago egoten ziren talde bakoitzean. Ikasteko metodoak nahikotxo aldatu dira. Gu egun hauetan garai hartako bizimodua ezagutzen ari gara: filmen bitartez, argazkiak ikusiz...

Gure mozorroa osatzeko, klasean liburuak edo arbelak egingo ditugu. Bakoitzak nahiago duena.
Ereduak... beheko argazkian.


Dokumentu honetan egiteko modua ikusi dezakezue.

2015/01/23

2015-1-23

Gaur zinemara joan gara!!!

Tormeseko itsumutila izan da ikusi dugun filmea.
Badazpada autobusez joan gara, euria egitea espero bait genuen.

Uf! Ballontira joateko zenbat buelta egin dugun!

Filmea ikusi eta gero zera deritzogu: Gure gustukoa izan da baina exageratu gabe.

Istoria da nola mutil txiro bat aurrera atera behar dela txarto tratatzen duten pertsona batzuren artean.

Gose handia pasatu ondoren dena ondo amaitzen da.