2014/09/28

2014-09-26

Oh, Oh! Uste dut nire bakteria lagun batek etsai bat jan dueela!

Bazen behin maisu bat gorputzeko organoak azaltzen ari zena....

Dena azalduta zegoenean, edo horrela zela berak pentsatzen zuenean, hau da: organoen izenak; zertarako balio zuen bakoitzak; organo zati berezien balioa azpimarratuta...

Hara non mutil azkar batek zera galdetu zion: "Maisu, ez diguzu esan non egiten diren puzkerrak".

Orduan maisuk gure gorputza oso azkarra zela eta bakteria gaiztoak hiltzeko, bakteria lagungarri
Non fabrikatzen ote dira puzkerrak?
batzuk uzten zituela bizi izaten hesteetan, baina lagunek gaiztoak jatean gasak sortzen zirela eta nondik edo handik bota behar zirela.

Handik hamar minutura, denok lanean zeudela, koadernoan kontzentraturik... lehen galdetu zuenak zera esan zuen: (irakurri ezazue izenburua eta egin farre).

Gero ez galdetu zergatik gustatzen zaidan hainbeste nire lana!!!


2014/09/16

2014-09-16

ARTISTA HUTSAK DIRA.

Bai, nire aurtengo ikasle batzuk artista hutsak dira. Beitu bestela nola jarri dituzten gaur goizean armairuko artxibategia.......

Gure gelako artxibategia. Polita ezta?