2014/05/27

2014-05-27

AZKEN EGUNAK MIRENEN AHOAN...

Agur Miren, zuregandik alde egingo dut.
Bai, bizitza osoa Mirentxuren ahoan eta laster alde egingo dut. Orain Miren ari da torturatzen. Ez nuen espero. Beti uste izan dut nire lana ondo egiten dudala!!!!
Eta orain hor dabiltza kentzeko nahian.
Entzun dut nire azpitik beste hortz berri bat ari dela bultzaka..... eta bere ordez utziko nauela.

Ay Miren, Miren !!!

Sinatuta
Mirenen hortzak

2014/05/22

2014-05-22

Gaur puxgarri eguna izan da. Euriarena kenduta, egun borobila izan da: egun osoa saltoka eman dugulako.
Beno, trivial galdu dugu, baina berdinketa gutxienez merezi dugu. Haiei oker bat parkatu diete, galdera bat aldatu eta azken galdera.... guri askoz zailagoa tokatu zitzaigun.
Beti gogoratuko dugu Fernando IIa eta gerokoa Karlos Ia izan zela.
Haiei... ea Ural mendiak zein bi kontinente banatzen zuten.... zein inozoa ezta? Ba mundu guztiak daki Europa eta Asia dela erantzuna.
Dena dela "Ahorcado"ren jolasa oparitu digute.
Hemen uzten dizuet finalisten argazkiak eta puxgarrienak.
Laster behean egongo dira guztiak!!!
Kar, kar, kar!!!

2014/05/15

2014-5-15

Hemen daukazue grabatu duzuen kantaren lehenengo froga osoa.
Espero dut zuen gustukoa izatea.

Idatzi iruzkinaren bat, mesedez!!!

2014/05/13

2014-05-13

WEB ORRIALDEKO BISITA KOPURUA DELA ETA...


Gaur konturatu naiz eskolako web orrialdean 150.000 bisita ia ia lortu ditugu. Gogoratzen dut 100.000garrena Eneko Torresek egin zuela eta horri buruz hemen beste artikulu bat idatzi nuela.
Hori 2012ko apirilaren 16an gertatu zen. Hemen daukazue artikulu hura.

Zu, irakurle, ehun eta berrogeitamargarrena izatea lortzen baduzu, bidalidazu pantallazoa eta hemen jarriko dut. Ez badakizu egiten hemen azaltzen dizut nola.

Nola egin pantailazo bat eta gero bidali.

2014/05/02

2014-05-02

BEGIRA NIRE LORE XORTA NOLA JARRI DEN!!!!

Baietz polita egon!!
Dagoeneko lore batzuk zabaldu dira eta etxean izugarri usain ona daukagu. Etxeko sarreran jarri dut eta bisitak aluzinatu egiten dute.

Propaganda ona nire ikasleentzat!!!

Eskerrik asko berriro.

Zein politak zuria eta gorria elkarrekin.... eta gero apurtxo bat berde.... BIKAIN.