2014/04/30

2014-04-30

NIRE URTEBETETZE EGUNA

Ah! zelako eguna!!!!

Lehenengoz ZORIONAK ZURI abestu zidaten eta opari mordoa eman ere!!!

Ikusi, ikusi!!
Gero... herri krosa: 1500 m korrika!!! Ia ia azkena baina ailegatu naiz.

Sokatiran 6.Bkoek irabazi dugu .
Lokotxetan bigarrenak.
Eta beste probetan ondo borrokatu dugu.

Arratsaldean ikasle ohiak etorri eta bonboi gehiago opari!!!!

Maisu/Andereño zein ikasle mordoak zoriondu eta zoriondu....

Erik Morán eta Beñat Etxebarria berandu, baina etorri dira.

Zein ondo pasatu dudan!  Zein ongi pasatu dugun!!!

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!
URTE OSOAN EGUNIK ONENA!!!!!!

2014/04/27

2014-04-27

BENIDORM

Dena da erraldoia Benidormen. Etxeak, turista kopurua, euskaldun kopurua...
Benidormeko alde zaharra izena euskalduna duten tabernaz beteta dago. Euskara nonnahi entzuten da. Aste honetan egon naiz eta benetan, Portugaleten baino askoz gehiago entzuten da.

Eguraldia... itzela.
Hemen daukazue irudikatuta: 7 ordu kotxez, dena autopistatik.
Gastuak: 70€ gasolinan eta 42 € peajez.
Hau joateko. Beste hainbeste bueltatzeko, noski.
Diru asko ezta?

2014/04/10

2014-4-10

Dakizuenez, nire semea Salamancan dago "Master" bat egiten ari. Teknologia berriak erabili behar ditu eta egin duten bideoa erakutsi nahi dizuet ea zuen gustukoa den. Niri nahiko gustatu zait. Ea ados gauden!

Ondo pasa oporrak!!!!