2013/11/25

2013-11-25

ETA HEMEN GAUDE BIOLENTZIAren KONTRA PROTESTATZEN ARI...

Beno, protestatzen baino, ondo pasatu dugu.
Hasieran politikari batzuk hitz egin dute eta ez zitzaien apenas entzuten zeren eta bozgorailuak plazarantz orientatuta bait daude eta gu arkupetan genden euria zela eta.

Gero kaleratzeko esan ziguten eta beste eskolatako ume batzuk dantza bat zeukaten prestatuta eta erakutsi ziguten. Guk ez genekien hori, bestela zein dantzari finak garen ikusita ederki egingo genuke.
Hemen argazki batzuk:
eta....
Hemen bideotxo bat:



Aupa berriro!!!!!
Gaur, 2013-11-28an jakin dugu 2. SARIA eskuratu dugula pankarta lehiaketan.
ZORIONAK GUZTIOI!!!

2013/11/16

2013-11-16

NIRE GELAKO 2 NESKA ZORATU DIRA. LAGUNDUUUUU!!!

Ez duzue sinesten?
Ba, begira nola jarri duten ilea! eta gainera gustatzen zaie!

Zugarramurdiko sorginak gara gu... eta beste batzuk!!
Duela egun gutxi, Euskara arloan beraiei buruzko kondaira bat irakurri genuen.

Herri baten elizaren ondoan dagoen harri baten azpian apo bat ahoan ogi zati bat bedeinkatua duena, ezkutatu dute.

Ogi hori janez gero, zure gaixotasun guztiak kenduko zaizkizu.

2 hauek hor jarri badute..... ez dakit, ez dakit.

2013/11/13

2013-11-13

Ezetz jakin zer egin didaten gaur?
Ba erretratu eder bat. Ikusi nahi ezta? Ba........ begira, begira.



Je, je. Ile asko ez didate egin, baina tira!
Gutxienez pozik gaude hirurok!

Asko, asko gustatu zait!!

Eskerrik asko.

2013/11/09

2013-11-7

Ez pentsa, batzutan izugarri ondo pasatzen dugu. Momentu honetan (bideokoan) ondoegi, zeren eta zarata izugarri egiten ari ginen eta behean dauden 5. mailakoek ezin zuten ezer ikasi.
Ufff hau lotsa pasatu genuena andereño Eukene etorri zenean ikustera zer gertatzen zen.
Bideoan zati bat besterik ez genuen grabatu.




Eta orain asteko txistea. Gaztelania egiten ari ginen.....

- Maixu, como hay diptongos y triptongos... ¿Hay hiatos y trihatos?.

- Pues no, trihatos no hay.

- ¿Y si los inventamos nosotros?   ... .... Quizás podríamos hacernos famosos.

(Basado en hechos reales). Los nombres de ciertos personajes han sido omitidos.