2013/09/17

2013-09-17

ERIK MORÁN

Erik Morán-ATHLETIC-5
               Azkenean Athletic-en jokatu duzu eta titular moduan...  5 zenbakiarekin bizkarrean.

               Duela ez hainbeste urte  Zubeldiako patioetan jolasten zenuen nire semearekin eta beste hainbat lagunekin,

              Betidanik izan zara futbolari trebea eta bai, lortu duzu!!!
  Athleticen zaude. URTE ASKOTARAKO.

AUPA ATHLETIC!!!!

AUPA ERIK !!

2013/09/16

2013-09-16

Iazko bihotzak, aurtengoak: denak maitagarriak!!
      Nire bihotza bihotzez beteta zegoela uste nuen. Nire bihotzak institutura joanda, bihotz berriren bila nabil, iazkoak ahaztu gabe, ahaztu ezinak baitira.

     Hainbat ari dira taupaka nire inguruan egunero eta nirean lekutxoren bat topatzen ari dira. Zorionez bihotza elastikoa da. Ea zenbat sartzeko lekua dagoen!!!