2013/06/27

2013-06-26

Agur ez. Beti arte!!!
Azken gestioak, azken elkarhizketak eta sentitzen dut oso zaila izango dela ume hauek bezain onak berriro topatzea.
Ez dakit zein mailatan eta norekin egongo naizen datorrenean, baina ikasturte honetan bizitako
uneak beti nirekin egongo dira.
Gelako SITEa eta TWITERra berrikusi ditut: argazkiak, bideoak eta begietara pasa den eguneko hezetasun hunkigarria etorri zait.
Gehiagorik ez, argazkiekin entzuten zen kanta baino ez...

... entzun ezazue:  La Quinta EstaciĆ³n: "Cuando te vayas"

2013/06/16

2013-06-15

GURE AZKEN KLASEA.

Ez dakit konturatu zareten, baina astelehenean 10:30etan gure azken klase emanaldia izango da.
11:15etatik aurrera egongo diren ekintzak oso politak izan arren, ez ditugu guk bakarrik egingo.

Hau penaz esaten dut. Zerbait galduko dugu datorren astelehenean 11:15ean. Beraz, hau irakurtzen baduzue asteburu honetan eta iradokizun bat bidali nahi badidazue, egin ezazue lotsarik gabe.

Nire asmoa da ikasketa bidaiari buruzko azken aholkuak ematea eta zuen galderei erantzutea.
Hau eginda, gure agurra pribatua.
2 urteko laburpena: Zuek bezalakorik ez dago.

Maisuk.