2013/02/23

2013-02-23

Imajina ezazue saski baloi talde batean jolasten duzuela edo futbol talde batean eta  klubeko presidenteak esaten dizuela joan behar duzuela opera edo musika klasikoa ikustera.

Dotore jantzi, eta batzuei gustatuko zaizue, baina beste batzuei ez. Orduan imajinatu zelako aurpegiak ikusiko genituzke kontzertuan.

Ba hori egin diete Turkiako saski baloi talde bati. Baina begira zelako sorpresa datorkien!!!

Zuei gustatuko litzaizueke?

Idatzi komentarioren bat bideoa ikusi ondoren.

Bideoa....


2013/02/10

2013-02-08

Maixu John, John Travolta, noski.

Urtean behin, Inauterietan, ahal denean, aprobetxatzen dut nire ezkutuko melena ateratzeko.
Aurten, hor naukazue.
Hasieran triste hasi hasi gara.
Hogeita lau urte eskolan eta izan da lehenengo urtea Bajada egiten ez duguna.
Gainera nire ikasleak 6. mailan: Bere "Agur" urtea.
Gero, Zuzendariaren gestioari ezker, dena konpondu da. Merkatuan primeran egon gara.
6. mailakook inoiz baino protagonismo gehiago izan dugu. Primeran pasatu dugu eta ALTU eta OZENKI  esan dezakegu ...

EZ DUGULA BIZITZA OSOAN EGUN HAU AHAZTUKO!!!!

Argazkiak eta bideoak

2013/02/04

2013-02-04

AGATE DEUNA ZUBELDIAn

Gaur, otsailak 4, abestera kaleratu gara Zubeldiatarrok.
Hemen gaituzu ikusgai:


2013/02/01

2013-02-01

ANTHONYk URTEAK BETE DITU....

Eta ia belarririk gabe geratu da.

Ezkerrak belarrietatik tiratzeko indarra eta lagun handia izatearen proporzioa EZ dela ZUZENA  izan, lagun min asko ditu eta.

Hemen jartzen dizuet berak ekarritako "tarta", baina ez bilatu inon, berehala desagertu zen eta.

Mielotxin ote!  Batzuk erre egiten dute, guk....jan.