2012/12/23

2012-12-23

OLENTZERO eguneko argazkiak

ZORIONAK GUZTIOI !!!
Oso ondo pasatu geneuen. Lastima batzuk ez zirela etorri!!!
Guztiontzat GABON ZORIONTSUAK!!!!

Argazkiak

6.A Bideoa

2012/12/20

2012-12-20

OLENTZERO EGUNA

Irrikitan nago!! Nor izango da niri oparia eman behar didana?
Nik nireari buruz pista bat emango dizuet: bertso bat.


Neska jatorra zara, polita ere bai.
Saski baloian ona, beti beti alai.   

Eskaintzeko laguntza  prest beti zaude zu
Opari honen truke nahi dut zure musu.

Ai-re tun txi-ki-tun, ai-re tun lai-re, (lau aldiz)


Abestu doinu hau erabiliz....

2012/12/19

2012-12-19:PIN

PIN-EGUNA:

 Nola laburtu?.......................
Oso denbora gutxikoa, oso dibertigarria denontzat, gure azken PINa Zubeldian.
Hitz gutxitan esanda: AHAZTU EZINA.

 Hemen argazkiak.

Orain saiatuko naiz bideoak igotzen eta zuekin partekatzen.

Orain dantzarena.

2012/12/15

2012-12-14

1ngo HIRUHILABEaren AMAIERA.

Eta astiro astiro edo arin, ikuspuntuaren arabera hiru hilabete pasatxo daramagu elkarrekin.
Aprobetxatu nahi dut OSO GABON ZORIONTSUAK ospatzeko denoi.

Eta irudirik onena, gelan daukagun ZUHAITZA da.


2012/11/23

2012-11-24

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3. Euskararen Eguna
Abesti bat ikasiko dugu. Nahi baduzue letra eta musika ikasi klikatu beheko loturan.
Bada Joxek idatzitako artikulu bat Idazkaritzako blogean.

Aupa Joxe.

Hemen daukazue abestia.

Eta hona hemen abenduak 3an egindako argazkiak
Euskaraz blai!
Txalapartarekin
Dantza patioan

2012-11-23

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAri   EZ

Gaur Udaletxera  joan gara beste eskola batzuen umeekin batera.
Pankarta lehiaketa zegoen eta 2. eta 3. saria eskuratu ditugu.

Argazki gehiago...

2012/11/10

2012-11-10

HOTZ IZUGARRIA ZUBELDIAn

Bizkaian, Portugaleten, gure etxeetan ez, baina Zubeldian "hotz-ete" izugarria omen dago, espero dugu ez bihurtzea "hotzaro".
Ume batzuk jasan ezina dela esan dute.

Hona hemen batek egin duena: "Ezin dut gehiago..." esan eta eskegitokiko beroki guztiak hasi zen gainean ipintzen.

Berokien krisialdia ote?

Ba al duzue horren berri?

Galdetu Martaren gelan BIE orduan gertatu baitzen.

2012/10/28

2012-10-27

Atzo Trapaga - Zuazo partida ikustera joan nintzen, baita hotza pasatzera ere!!!
Trapagak 1 - 1 Zuazok

Azkenean bana markagailuan. Edozein taldek izan zuen irabazteko aukerak, baina ez de harritzekoa izan, Trapagak lau partida jolastuta, lau berdinketa lortuta bait zetorren.

Oraingo honetan Zuazok gorriz jantzita jokatu du.

2012/10/20

2012-10-20

Zoritxarrez ANAYA editorialean gero eta zailago ipintzen ari dira liburu digitaletan sartzearena. Orain arte pasahitza batez sartuz gero liburu bakoitzeko helbidea kopiatzen nuen eta helbide horrek urte osorako balio zuen. Ona zen, zeren eta horrela eskolako ikasleek ere erabili zezaketen. Orain berriz automatismo bat jarri dute egunero liburuen helbidea aldatzen duena. Orduan nik jartzen dudan helbidea zuek erabiltzeko hurrengo egunean ez du balio. Helbidea analizatu dut, azken zatia data baita, baina zoritxarrez zati hori aldatuz, ez dabil ere ez. Begira gaurko helbidea adibidez: 

http://librodigital.edistribucion.es/biblioteca-anaya/libro/175803/1ec292fe736915b0bc3016afcec9a8a8209651074dd39be974e8698c4a6cf6a9-2761-20121020122640/Launch.html#

20121020122640..... hau da 2012 urtea  10 hilabetea 20  eguna  12 ordua  26 minutua  40 seg.

Como podĆ©is comprobar son cada vez mas listos estos de ANAYA, cambian automĆ”ticamente la direcciĆ³n cada dĆ­a, solo se puede acceder con clave y un solo usuario, si no fuera asĆ­ os darĆ­a la clave. Veo difĆ­cil encontrar una soluciĆ³n, pero todavĆ­a no me rindo.

2012/09/22

2012-09-22

Esperimentu bat egingo dugu zuek eta nik.
Ezagutzen al duzue TWITER?.
Seguru baietz, behintzat batzuk.
Ba kontu bat zabaldu dut esperimentatzeko.
Nahi baduzue nirekin har dezakezue parte.
Zer behar duzue?
1.- Internet edo wifi duen telefono mugikorra.
2.- Instalatu TWITER aplikazioetan. (Nik horrela egin dut nire SAMSUNG mini telefonoan).
3.- Konfiguratu kontu hau: (konpartituko dugu konta berbera)
       twiter@zubeldiaikastola.net eta pasahitza ..... ZUBELDIA (maiuskulaz).
4.- Telefonotik argitaratu gauzak: letra, argazkiak ...eta sinatu.

Twiter hau, denon argitalpenak ikusi ahal izateko gure SITEan agertuko da.
https://sites.google.com/a/zubeldiaikastola.net/angel-6maila/
Frogatu eta gelan komentatuko dugu.

2012/09/20

2012-09-20

GUZTIOK GAUDE!!!!

Azkenean Violeta etorri da eskolara. Errumanian egon da ia uda osoa. Gauza asko ez digu kontatu baina agian bitxiena da bainu bat hartu duela ITSASO BELTZAn".
Orain guztion argazkia ipini dezakegu.

2012/09/18

2012-09-19

Ikasketa bidaia dela eta, datorren hilabetetan polboroiak, bonboiak eta abar salduz gero, dirua lortu dezakegu ikasketa bidaia ordaintzen laguntzeko..
Datorren astelehenean guraso batzarrean hitz egingo dugu honetaz.




Hemen daukazue saldu daitezkeen produktuak
Gorriz kobratuko duguna, beltzez ordainduko duguna.
Diferentzia da guretzat geratzen dena.

2012/09/15

2012-09-15

Gaur, irailak 15, Zuazo futbol taldeak bere jokalariak aurkeztu ditu.
Lehenengoz kadeteak eta gazteak jokatu dute eta gero handiak, hau da: Zuazo A Zuazo Bren kontra.
David beheko lerroaren erdian dago.
Jende asko bildu da ikustera. Gainera oso eguraldi ederra zegoen.
Zuazo nagusian nire semeak, David, jokatzen du. Bigarren mailan dago eta aurten, 1ngo mailara igotzen saiatuko dira.
Ikusiko dugu

2012/09/11

2012-09-11

Berrikuntza ikusgarriak BLOGetan:

Orain zuen BLOGA ikusgarriagoa bihurtu dezakezue. Datorren ostegunean esango dizuet nola.
Hori bai, garrantzi handia dauka idazten den artikulu bakoitzari argazkia gehitu.

Osteguna baino lehen norbaitek asmatzen badu nola egiten den postitibo bat irabaziko du.

Ezetz asmatu nola egiten den!!
Magia? ez da.

Ikertu nire bloga eta gero bilatu nola aldatzen den. Seguru norbaitek asmatzen duen nola egiten den.

2012/08/23

2012-08-21

"LA VUELTA" Barakaldotik atera da.

Giro aparta, baina ni ez nengoen. Beranduegi konturatu nintzen.
Zuei gustatzen al zaizue txirrindularitza?

2012/08/05

2012-08-05

Abuztuan gaude iadanik eta horrek esan nahi du oporraldi erdia gastatuta daukagula dagoeneko.
Gainera, eguraldi kaxkarra dago hemen Nojan. Horrek eragina dauka nire umorean. Eguraldia bezala, triste samar sentitzen naiz inolako motiborik gabe.
Eguraldia, zein umorea.. triste.
Tira, hondartzan irakurri beharrean, etxean irakurriko dut.
Yaizak dio bere blogean bere herrian bero handia dagoela, bere jolasak aipatzen ditu.... inbidia sentitzen dut.
Aprobetxatu!! Yaiza.

2012/07/19

2012-07-18

Oporrak: 1.go kapitulua:

Portugalen egon gara oporretan. EL ALGARVE da Portugaleko hegoaldean dagoen lurraldea.
Bero handia egon arren hango hondartzetako ura izugarri hotz dago.
Hau da Atlantikoaren eragina.
Europako txokoan egon gara. Bere izena "San Vicente" lurmuturra.
"San Vicente" lurmuturreko itsas argia.
Argazki bat atera dugu bere itsas argiaren ondoan.

Oso paisai ederrak ikusi ditugu. Ikusi nahi badituzue argazki gehiago.... hona hemen.

Hori bai, joan eta etorri.... 2.500 km. izan dira. Nekagarria benetan !!!!.

Ondo ibili...

2012/07/10

2012-07-10

Orain bai. Oporretan nago.
Etxean lanak egin ondoren, gaur, uztailak 10ean, esan dezaket oporretan nagoela!!!!.

Gora oporrak!!!

2012/06/17

2012-06-14

...Eta 5. mailako azken txangoa burutu dugu. Baita ondo pasatu ere!!

Batzuk elektrizatuta, beste batzuk ileak tente, baina sano bueltatu gara etxera.

Donostia, ah zein polita den!

Argazkiak.


2012/06/06

2012-06-06

Lurra eta Artizarra atzo gauean Eguzkiarekin lerrokatu ziren.

Euskal Herritik ezin izan genuen ikusi gauean gertatu delako.

Informazio gehiago nahi izanez gero hemen daukazue.

Zorritxarrez guk ez dugu berriro ikusiko 2117. urtera arte berriro gertatuko ez delako.

Zein txiki ikusten da Artizarra, ezta?

2012/05/27

2012-05-27

Berriro ere galtzea tokatu zaigu. Partidaren kronika irakurri nahi duzue, gure Barca zalea, Anthonyk ederto egin dizue.

ZORIONAK Barca-ri eta bere zale guztioi ondo merezi baitute!!!!

Athletic-zaleok gurean jarraituko dugu, nola ez!!!

2012/05/09

2012-05-09

GAUEAN...PARTIDA ETA GERO.

INOIZ BAINO GEHIAGO.........AUPA ATHLETIC !!!!


Entzun

Orain eta bihar triste egongo gara, baina horrek ez du esan nahi Athletic zaleak izateari utziko diogunik.

Oso erraza de izatea beti irabazten duen klub baten zalea. Guk noiz behinka galtzen dugu eta demostratzen dugu badakigula galtzen.

2012/05/07

2012-05-7

Kubako filme bat ikusteko aukera izan dut eta gustatuko litzaidake zuek ikustea.
Hango umeen istorioa da. Kubako bizimodua
Kuban, umeek ez daukate hemen dituzuen gauzak. Beno, gutxiengo batek bai. Hori bai, dirudunak zein pobreak eskola berberetara joaten dira.
Filmean ikusten da nola gauza gutxi duenak, gehienetan hobeto partekatzen ditu.

Filme zazpi zatitan eskeintzen dizuet. Horrela hobeto jarri daiteke jarraian ikusi nahi ez baduzue.
Benetan merezi du.

Ah izenburua......"Habana-station"       Ezetz jakin zergatik? Ikusi eta jakingo duzue!!!

1. zatia - 2. zatia - 3. zatia - 4. zatia - 5. zatia - 6. zatia - 7. zatia

Ondo pasa!!

2012/04/26

2012-04-26

Eta Athletic finalera. Zer esango dugu...
Athletic txapeldun...

Bihar seguru, eskolan himnoa entzungo dugu.


2012/04/16

2012-04-16

Gaur konturatu naiz eskolako web-ean dagoen bisita kontagailua 100.000ra ailegatzear dagoela.
Gauza bat proposatzen dizuet: ea nori tokatzen zaion  ehun milagarren zenbakia ikustea!

Ikusten duenak pantaila kopiatu dezake eta niri bidali. Horrela jarri ahal izango dut oroigarri giza beste artikulu batean.

Esan behar dizuet nola kopiatzen den pantaila bat.

OHARRA.- Enekok lortu zuen eta horrela islatu zuen bere blogean:

http://1343torres.blogspot.com.es/2012/04/100000-tokatu-zait.html

2012/04/03

2012-04-03

AUSARTentzako PUTZUA

Balnearioan egon naiz. 2 ordutan. Ia arrain bihurtu naiz.
Bazeuden bainu "erromatarrak"; hau da, 3 piszina: lehenengoa oso beroa; bigarrena epela eta hirugarrena hotza.
Sartu naizenean, bazeuden 3 ume. Anai arrebak ziren eta hotzaren sarreran esan diet:
- Beitu hor sarreran "ausartentzat bakarrik" dio.
Orduan ausartak zirela frogatu nahi izan didate eta hirurak sartu dira pispas batean.
Geroago beroan elkartu gara eta esan didate: "Hemen kakatiak baino ez dira sartzen". Baina haiek ere sartu dira, goxo-goxo egoten zen eta.

2012/03/30

Nire musika:
MusicPlaylist
Music Playlist at MixPod.com
 Hemen goian.

Lortu dut. Hurrengo sarreretan azalduko dizuet nola egin zuen zerrendak sortzeko.

2012/03/15

2012-03-15

Athletic aurrera!!!. Hor egon naiz: partiduari begira. Eta bitartean Sararekin txatean jokaldiak komentatzen ari.
Gaur himnoa jarri dugu eta bihar berriro.
Gainera Yaizaren urtebetetzea.!!!!
Aaaaah eta  5AGescrap Zubeldiak gaur goizean irabazi du ere bai.

Oso pozik gaude!!!

2012/03/11

2012-03-11

Atzo gauean, 8:00ak inguru ez zegoen hodeirik eta mendebaldera begira, gutxi gora behera La Arboledarantz, bi planeta elkarren ondoan ikusi nituen. Gero, solar stellarium begiratu nuen eta Jupiter eta Venus zirela jakin nuen. Hemen ondoan jartzen dizuet eta beherago teleskopio batez nola ikusiko lirateke une horretan.
Jupiter osoa ikusten da. Venus berriz, bakarrik zati bat, eguzkiak argitzen duen zatia hain zuzen ere.
Jupiter eta Europa (satelitea)

Venus: atzo 20:00etan

2012/03/03

2012-03-02

Gure kotxea!!!. Hau FORD bat da.
Kubako argazki guztiak egon naiz begiratzen eta eskolan egindako kartoizko kotxe antzeko bat La Habanan ikusi genuela gogoratu dut. Hemen ondoan jarriko dizuet.
Baietz antzekoa izan!!
Zein ondo pasa genuen. Lastima ezin egotea larunbatean. Kubarantz gindoazen.

2012/02/29

2012-02-29

Gaur bi artikulu idatziko ditut. Izan ere, Magisteritza eskolan egon naizelako.
Zertan?, ba eskolan informatika inguruan erabiltzen ditugun baliabideak erakustera laster maisuak izango diren 80 ikaslei.

Zuek egindako blogak eta sitean dauden ipuinak ikusi ondoren "flipaturik" geratu dira. Artista hutsak zaretela esan dute.

Erabili ditugun gauza batzuk gustatu zaizkie izan ere: geacron (historiakoa); stellarium (izarrak eta planetak ikustekoa); Europako hiriburuak asmatzekoa eta beste batzuk.


2012-02-29

Eta Kubatik bueltatu gara!
Konturatuko zarete gaur arte ez dudala idatzi egunerokoan. Erreza: egun hauek logure kontuak ebazten aritu gara.
Egunero 7etan altxatu naiz, baina nire logureak 6 ordu gutxiago zirela esaten zidan. Orduan eskolatik bueltatzen nintzenean logure izugarria nuen.
Lehenengoz zuen egunerokoak zuzendu ditut eta gero nirea idatzi. Eta horretan nago!.

Kuba izugarri gustatu zaigu. La Habana, hiriburua, oso polita. Pinar del Rio, nire herria, txikiagoa baina nire aintzinako etxean egotea oso hunkigarria izan da.

Hemen daukazue argazki batzuk (eskolan ikusi genituenak).

2012/02/12

2012-02-12: Monica-ri

Oso triste nago.
Zuek jaio baino lehen, duela 20 urte, nire gelan zegoen.
Monica zuen izena. Errubioa, polita eta orain 29 urte zituen.
Baina nik 10 urterekin gogoratzen dut. Nirekin 3 ikasturte egon zen.
Orain hilik dago.
Hemen uzten diot nire idazkia.
Nahi baduzue irakurri, baina triste-tristea da.

2012/02/05

2012-02-05

Gaur ez dut gauza handirik egin, baina ostiralean eskolan geratu ginen denbora gehiago arratsaldean kotxea egiten.
Nahi baduzue astelehenean ikusi dezakezue. Hala ere oraindik nahikotxo falta zaio.
Beharbada laguntza beharko dut.

2012/01/31

2012-01-31

Unibertsari buruz egon gara hizketan arratsaldean. Olatzek oso joku interesgarria ekarri du eta aztertzen aritu gara.
Nire aldetik arratsaldean informazio gehiago bila web orrialde oso interesgarria topatu dut . Hemen daukazue ikusgai.

Eta hemen beste bat. Oso interesgarria ere bai. Oso argazki politak ditu.

2012/01/30

2012-01-31

Astelehena izan arren, ez da Heziketa Fisikoa egon. Bere ordez Mate kontrola eta Euskara egin dugu. Arrazoia izan da bihar lehenengo orduetan ez naizela egongo eta hainbeste irakasle ez pasatzeko nire gelatik, aldatu egin dugu.
Espero dut errekreo ondoren egotea.
Izatez Sestaora joan behar dut datorren urtetik aurrera erabili beharko dugulako programa berri bat umeen ez etortzeak, notak eta hainbat gauza gehiago kontrolatu ahal izateko.
Nahi baduzue, dakidanean erakutsiko dizuet.

2012/01/23

2012-01-23

Beldurraren eguna.

Nik uste nuen gelako kakatiena ni nintzela baina badaude irabazten didatena. Gutxigatik, hori bai.
Gaur Portugaleteko Zubia eta Nautika eskola bisitatu dugu.
Nautika Eskolan nola gidatzen den petroliuntzi bat ikasten da. "Simuladore" bat daukate, bere radar eta sonar, lema, pantailak... Gero planetariuma ikusi dugu, oso interesgarria baita.
Eta gero kakatien uneak izan ziren. Egia da Zubia oso altua dela eta beheko tramankulua mugitzen denean bibratu egiten duela, baina ezinezkoa da handik erortzea.
Euria egiten zuenez - xirimiri -pixkat bustitu gara.
Azkenean jantokian dilistak eta saltxitxak.

2012/01/22

2012-01-22

Asteburu honek ez du ezer apartekorik izan. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu eta orduan etxean egon, paseatu eta askoz gehiagorik ez.
Ostiralean eskola eta gero pixka bat gehiago geratu nintzen ihauterietako bajadan eramango dugun kotxea egiten. Esan daiteke eskeletoa amaituta dagoela. Orain kartoiz jantzi behar da eta gero margotu.
Lau gurpil euki beharrean sei darama eta oraindik ez dakit barruan joan izango dugun.
Bihar soka erosi behar dut kartoia lotzeko.
Agian argazki bat aterako diot amaitu baino lehen...

2012/01/17

2012-01-17


Gaur hitz egitera nihoan Portugaleri buruz, Erdi Aroko Portugalete bisitatu baitugu, baina David ModroƱok oso lotura interesgarria bidali dit eta erakutsi nahi dizuet.

Bada Instituto batean egin dituzten lanak.

Hurrengo egun batean Portugaleteri buruz kontatuko dizuet eta gainera Timik eta Anak argazkiak pasatzen badizkidate hemen lotuko ditut.
http://biogeocarlos.blogspot.com/2009/06/maquetas-2009-organos-de-los-sentidos.html

Ondo ibili.
Ah!!! hilabete barru Ihauteriak!!!

2012/01/09

2012-01-09

Zenbat pertsona behar dira kitarra bat jotzeko?
Bat, ezta?
Gustuko duzue musika?
Ba hemen daukazue kitarra bat jotzeko modu orijinala: