2011/09/17

2011-09-16

Futbola gustatzen zait, horregatik arratsalean Zuazo futbol taldea entrenatzen ikustera joan naiz. Oraindik denboraldia ez da hasi. Jokalariak forma hartzen ari dira oraindik. Gauean fikziozko filmea ikusi dut, baina ez zait gustatu. Fantasia gehiegi zuen, ez zen sinesgarria.

2011/09/15

2011-09-15

Euskara liburua hasi gara. Hau kasualitatea: gaia "Egunerokoa" da. Bi eguneroko irakurri dugu. Lehenengoan mutil bat neska batekin maiteminduta omen zegoen. Bestean neska bat harrituta zegoen bere aurrean gorri gorri jartzen mutil batekin. Ezetz asmatu....
Ez dakit nik nire gelan halako istorioak gertatzen diren. Oso kuxkuxeroa naizenez, enteratuko naiz.
Geroago eta portatilekin hasi baino lehen Arkeologiari buruzko bideoa ikusi dugu.

2011/09/14

2011-09-14

Oso denbora gutxitan egon gara elkarrekin. Nire ikasleak Ingelesa eta Musika izan dute.Hori bai, bueltatu direnean Euskara ebaluaketa egin dugu. Haien buruari jartzen dioten nota gero eta altuagoa da. Pozten naiz. Biharko etxeko lan nahikotxo jarri diet. Seguru nago 7ko taula ondo ikasiko dutela.

2011-09-13

Azkenean Sararen bloga egin dugu.Ez dakit zergatik, baina "akatsa" ateratzen zitzaigun. Orain guztiak daude prest.
Ikasleek egunero koadernoan idazten ari direna blogera pasatu beharko dute.
Ingurune liburuarekin hasteko prest gaude, baina hori egin baino lehen Unibertsoaren sormenari buruzko bideoa hasi gara ikusten.
Zoritxarrez erdian moztu zaigu. Ea bihar ikus dezakegun!

2011/09/12

2011-09-12

Blogak egiteko, batzutan telefono mugikorra erabili behar da, zeren eta zu benetan zaren kode bat bialtzen dizu telefonora eta gero mezu batean agertzen den kodea blogean idatzi behar duzu. Ba gaur blogak esaten zigun telefono zenbaki horretatik ezin zela kode gehiago eskatu.
Agian sistemak pentsatzen zuen hackerrak ginela.
Tira, etxetik konpondu dut.
Orain blog guztiak egina dituk.

2011/09/10

2011-09-09

Istilu txikia egon da patio orduan.  Badirudi pertsona batzuk ez dakitela arazoak konpontzen hitz eginez eta jo egiten dutela. Hitza ere, batzutan ez da egokia iraina (insultoa) baldin bada. Espero dut - tartean egon direnekin hitz egin ondoren - berriro ez gertatzea. Izan gaitezen guztiok lagunak eta konpondu ditzagun gure araroak elkarrekin, ez elkarren kontra.

2011/09/08

2011-09-08

Violeta Errumaniatik etorri da. Bera eta guztiok gure egunerokoa hasi gara egiten, oraindik koadernoan. Geroago saiatuko gara blogak egiten gure "literatura" argitaratzeko, nik hemen egiten dudan bezala.
Jonek bere oporraldia kontatu digu: Toledon eta Sevillan egon da. Oso ondo azaldu digu gida turistikoa balitz bezala hiri bakoitzeko monumentu famatuenak, nola eta nondik bidaiatu da...
Esperimentu bat eginez, lortu dugu Jonen bloga egitea, hori bai, oraindik ez du ezer ez idatzi.

2011/09/07

2011-09-07

Umeentzat eskola lehenengo eguna izan da. Pena, zeren eta 3 ikasle ez dira etorri eta nire ustez egun polita izan da guztiontzat:
Oporrak elkarri kontatzen hasi gara, hainbat gauza planifikatu dugu, arbela digitala eta portatilak erabili ditugu eta gauza gehiago.
Espero dugu bihar Yaiza etortzea eta horrela bakarrik Violeta eta Mikel faltako dira.

2011/09/06

2011-09-06

Eskola hastear dago.
Gela txukundu arren, oraindik ikasleen laguntza behar izango dut politagoa egoteko. Ea denon artean ideiak eskuratzen ditugun hobeto apainteko.

Bihar arte lagunok

2011/09/04

2011-09-04

Etxean nago. 3 egun barru nire ikasleekin elkartuko naiz eta oso ondo pasatu dudanez oporretan, nire oporren abentura kontatu nahi diet.
Egindako argazkiak eta eskuratu dudan informazioa batzen ari naiz umeei kontatzeko.
Material osoa aurkezpen batean daukat. 
Niri gustatu zitzaidanez, espero dut haiei ere gustatzea.

2011/09/03

2011-09-02

Nire bigarren eguna eskolan.
Gaur jakin dut pasa den ikasturtean Joxek erabili duen gela izango dela nirea.
Argitsua da eta bertatik patio zati bat ikusten da. Uste dut apaindu beharko dugula oso hutsik dagoelako.
Hori bai ordenadore guztiak prest daude erabiltzeko.
A! zenbat gauza egingo dugun!

2011-09-01

Gaur eskolara joan naiz. Nire lehen  lan-eguna izan da oporrak eta gero.
Eskolara ailegatu naizenean nire lankideak agurtu ditut gehienak ez baitut ikusi uda osoan.
Luze hitz egin ondoren, zuzendariak - IƱaki - esan digu batzartu beharko ginela zein mailatan egongo garen jakiteko.
Niri 5. maila egokitu zait, pasa den ikasturtean Esther andereƱorekin egon diren umeak hain zuzen.
Oso pozik jarri naiz, guztiak ezagutzen ditudalako eta badakidalako oso ondo portatzen direla.