2015/06/13

2015-06-9

AGUR AITA

Bizitza oso bat zure ereduari jarraituz eta esan dezaket nire itxaropena dela zu bezalakoa izatea. Gizaki "ona". Hitz honek definitzen zaitu. Hiru hizki 94 urte laburtzeko. Aio papi. Maite zaitut.
Maite zaitugu.

2015/05/18

2015-05-18

HOMOFOBIAREN KONTRAKO EGUNA.

Guk Maitsun eguna deitzea nahiago izan dugu. Maitasunak ez du arraza, sexua, adina eta erlijioa desberdindu behar.

Guztiak berdinak izan behar dugu eta guztiok besteen aukeraketa errespetatu behar dugu, haiek gurea errespetatuko duten bezala.

Patioan batzartu gara berriro. Argazki batzuk ikusgai... 

2015/04/17

2015-04-17

Maestro Zubeldiako 90. urteurrena.

Hemen daukazue nik abestuta, 90. urteurrena ospatzeko asmatu dugun bertsoa. Letra Joxe Valenciak asmatu du beste laguntza batzuekin.
Gure asmoa da ikasle guztiak ikastea eta gero batzuk aukeratuta grabatzea Udal Misika Bandaren laguntzaz.

Hemen, letra dokumentuko lotura. Klikatu musika entzuteko eta gero zabal ezazue dokumentua. Horrela koaraoke antzeko zarbait egin dezakezue. Ondo pasa!!!

Letra




2015/03/26

2015-03-25

....ETA ORAIN....KORRIKA!!!!

19. Korrika Portugaletetik pasatu da. Goizean gure Korrika txiki egin dugu. Euria egiten zuenez, "indoor" egin dugu.

Eskolan debekatuta dago eskaileretatik korrika egitea, baita pasabideeetatik ere. Ba debeku guztiak gainditu ditugu korrika ez zelako. KORRIKA zen.

Hemen argazkiak eta bideoak.

2015- Korrika       Korrika txiki Zubeldian        6. mailakoen bertsoak        Argazki gehiago.

2015/03/13

2015-3-8

EMAKUMEaren  NAZIOARTEKO EGUNA

Ikusten duzuenez, patioan lore erraldoia osatu genuen.
Bai, handiak eta txikiak elkartuta emakumeek merezi dutelako.

Askoz argazki gehiago atera genuen.

Hona hemen

2015/02/19

2015-02-13

Hemen daude: Inauteriak.
Nobedadea: Euririk ez. Gutxienez gure egunean.
Zenbat argazki!!!! Ikus itzazue hemen.

Eskola mailan ere argazki gehiago egin zituzten..... Hauek dira

Eta telebistakoak ere egon dira: Tele 7. Zubeldia eskola protagonista


2015/02/08

2015-2-8

ELURRA !!!

Bai, elurra.
Aste honetan elurra izan dugu bisitan eta hona hemen patioan izan dugularen froga:
Argazkia... egun hauetan eskolako web orrialdean agertzen dena.

Laster beste argazki batek lekua hartuko dio: inauteriarenak.

Bitxikeria bat. Inoiz ikusi nahi baduzue eskolako web orrialdean  egon diren argazkiak hemen ikus ditzakezue.